Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Beraz, egingo al dugu beste afari bat? Bazkariak eta afariak jatetxeetan egiten nituen gehienetan, beti bakarrik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 128. orr.
Luzia afaria prestatzen ari da Lucy sukaldetik jangelara eta jangelatik sukaldera dabilen bitartean mahai-tresnak eta platerak hartu eta mahai gainean beren lekuan jarriz. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 294. orr.
Afaria eskaini ziguten, eta afariaren ostean dantzaldia. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 90. orr.
Marta ari zen afaria zerbitzatzen, eta Lazaro Jesusekin mahaian zeudenetariko bat zen. Elizen arteko biblia Jn 12,2
Afariko entsalada oliorik gabekoa izan zen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 150. orr.
Afarikoan, morroia bidali zuen gonbidatuei esatera: "Etorri, dena gertu dago eta". Elizen arteko biblia Lk 14,17
Afaria amaiturik zen ordurako, eta gainerako guztiak kanpora atereak ziren etxe osteko lorategian esertzera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.
Aratsean, afari haundi batean, deneri ongi-etorria, ahantzi gabe jin berri den Eskiulako xuberotar dantzari talde bikaina! Herria 2002-09-12
Imajinatzen duzu, zuen etxean edo Montpellier-en, afari goxo baten inguruan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 325. orr.
Egundoko afaria egiten ari zen hau bere etxean, errege-otordua adinakoa. Elizen arteko biblia 1 Sm 25,36
Azken afarirako prestaketak. Elizen arteko biblia Lk 22,7 tit
Afaria oso aspergarria izan zen bigarren botila eskatu genuen arte. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 82. orr.
Oroitzen naiz une goxoa eta atsegina izan zela familia-afari hura. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 20. orr.
Ondotik, Bertsu afaria: Maialen Lujanbio, Jon Maiaeta Miren Artetxebertsulariekin. Herria 2003-02-27
Ez zuten beren zerbitzua utzi beharrik izan, beraien kideko ziren lebitarrek prestatu baitzieten haiei ere Pazko-afaria. garrasiak botatzen dituzte eta oihuka ibiltzen dira beren jainkoen aurrean, hileta-afarietan egin ohi den bezala. Elizen arteko biblia 2 Kro 35,15
Afari-legea egiten ari ziren bitartean, morroiak behin eta berriro begiratzen zion tximinia-zuloan zegoen zaku bati, barrukoa zer zen igarri nahian. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 188. orr.
Gauez, afari legea egiteko, janari txinatarra eskatu genuen telefonoz. astegunez, kristauek etxetik kanpo afari-legea maneran egiteko tokirik ez da gehiago gaueko hamaika eta erdiak iraganda. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 26. orr.
Gu asko ginela eta, taberna batean egiten zituen bazkari eta afari legea. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 246. orr.
Afari lege hotzak berotasun guti txertatu du haien gorputzean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 12. orr.
Nabarreria kaleko "El Requeté" jatetxe apalean mokautxo bat karlista bolondres zalapartari batzuen ondoan afari-lege gisa apalki hartu ondoren. Txillardegi «Putzu», 1999 - 176. orr.
Liburu-denda seietan itxi ostean, Tom, Lucy eta hirurok afari-merienda egitera joan ginen Second Street Cafe-ra. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 270. orr.
Afari-merienda eder bat egitea elkarrekin. Berria - Harian 2005-04-01
Gutun bat idatzi nion Zuzendari txit agurgarriari nire lagun minenei afari-merienda bat eskaintzeko baimena eskatuz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 188. orr.
Gero etxejabeak afari-merienda ematen die langileei. Berria - Kultura 2006-04-06
Arbelez egindako mahai biribil ederrean ematen omen zieten hamaiketakoa, afari-merienda edo dena delakoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 45. orr.
Nik horrelako bat egunero afari-meriendan jaten dut. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 189. orr.
Afari arina egin zuen, bazkaria bera baino arinagoa, baina Raimundo Silvak bi kafe-kikaratxo edan zituen baten ordez, laster mehatxatuko zuen logurari aurre egiteko, aurreko gauean loaldi eskasa egin zuela kontuan harturik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 63. orr.
Pentsa zitekeenaren kontra, afari arina eskatu zuen gonbidatuak, eta arnoa ere neurriz edan zuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 265. orr.
Gazela ez baina kattagorria etorri zitzaigun platerekin eta ardoarekin. "Zerbait arina" jango genuela esan zuen Jontxuk menua aukeratzean, baina afari arin hartan Latinoamerikan aste oso batean jan ohi nuena baino gehiago irentsi nuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 86. orr.
Eginen dira irakurketak eta gogoetaldiak afari arin baten inguruan. Herria 2002-11-21
Beranta dute, afari arin batekin gelditzen dira, bestenaz ere ez dute halako gosea, ez-usaiako arratsal-askaria egin baitute. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 81. orr.
Afari arina eskatu -txerrikumea baino ez-, arropa berehala erantzi, eta, burusi azpian sarturik, lo pisu batek hartu zuen, harriak bezala lo egin zuen, zabal eta zabar, hala nola lo egiten baitute ez odoluzkirik, ez arkakusorik eta ez buru-ahalmen handirik ez duten [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 196. orr.
Ganbara bat erakutsi zion gazteluko alderdi ilun batean zena, baina pausatzera utzi baino lehen, afari arin bat eskaini zion. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 62. orr.
Gizon batek afari arin bat ekarri zuen, eta mutil gazteak eseri egin ziren formak errespetatzeagatik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 69. orr.
Gauez, afari legea egiteko, janari txinatarra eskatu genuen telefonoz. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 26. orr.
Afari-legea egiten ari ziren bitartean, morroiak behin eta berriro begiratzen zion tximinia--zuloan zegoen zaku bati, barrukoa zer zen igarri nahian. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 188. orr.
Agure Jauna hilzorian zegoela jakin orduko, berehala agertu zen Whittaker andrea, soinekoa aldatzeko eta afari-legea egiteko astia baino hartu ez zuelarik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 65. orr.
Afari-legea egiteko prestatzen duena benetan da xumea: tagliatelleak antxoekin txanpinoi-saltsan. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 22. orr.
Baina etxera iritsi, afari legea egin, ohean sartu eta adiskidearen emaztea besarkatuko duelarik, espero ez bezala erantzun duela iruditu zaio, emakumea jakinaren gainean balego bezala. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 147. orr.
Mugazainen begipetik urruti, afari legea egin eta orbel gorriaren gainean etzan ziren, estalki bana gorputzaren babesgarri. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 160. orr.
Eta berak oraindik goizero tranbian hirira joaten jarraitzen zuen eta arratsero hiritik etxera oinez itzultzen, George's Streeten afari-legea egin eta postre gisa arratseko egunkaria irakurri eta gero. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 163. orr.
Afari-modua eginda, korrokada txiki batek ihes egin dio eta dudan egon da, aulkia atzeratuta biao txikia egin edo kaferen bat hartzea, gaua luzatuz gero ere. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 122. orr.
-Egin dezagun afari-modu bat. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 93. orr.
Anselmok oso gustura egin zuen afari moduko hura, eta edandako garagardoek animaturik, erabat animaturik azaldu zen orduan bertan Soho auzoko club-etara sartzeko. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 176. orr.
Bilera edo afari moduko bat. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 54. orr.
Abigail Nabalengana itzuli zen. Egundoko afaria egiten ari zen hau bere etxean, errege-otordua adinakoa. Alai-alai zegoen Nabal eta arrunt mozkortua. Abigailek ez zion hitzik esan biharamun goizera arte;. Elizen arteko biblia 1 Sm 25,36
Baina Adela eta Esther dutxatu, apaindu eta behera jaitsi direnean (nik uste bezala, Adelak oraindik ez du apustua irabaztea lortu, zeren Estherrek behin eta berriro gogorarazi baitio San Frantziskotik gero eta hurbilago geundela eta, donuts-ak alde batera utzirik, berealdiko afaria egiteko gutizia zuela haren kontura), gelaren eta komunaren bakardadean patxadaz berrirakurri dut Dabiden mezua: "Rakel, laztana. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 251. orr.
Koadrilakoekin despedidako afaria egin nuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 73. orr.
Izan ere, alde batetik lortu nuen etxetik kanpo geratzea afaria egiteko, zeren eta etxe barruan Brezorekin geratzea niretzat tranpa moduko bat zela iruditzen baitzitzaidan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 23. orr.
Euskaldunok hemen etxeari teilatua ematean, erramu-zarbaz gaina koroatzen diogun bezala, gero erramu-afaria egiteko, han, lizarra zizuten horretarako hautatua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.
Tomen lizentziatu-titulua ospatzeko afaria egin zen garaian, erditua zen jada ezkontzaz kanpoko ume batez (Lucy izeneko neska bat). Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 25. orr.
Agian helduden urteko bertsu afaria eginen da, eta behar bada jendea mugituko da gehixago. Herria 2004-03-18
Lanera atera, janaria erosi, afaria egin. Berria - Harian 2005-07-03
-Afaria egin nahi baduk, hona hemen zerbait -ontzi zapal bat utzi zidan, zapiz estalia, eta bihar arte! Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 279. orr.
Ikastaroa amaitzearekin lagunarteko afaria egitera joan ginen. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 155. orr.
Nire ikastetxeko lagun taldeak hiriburuan ikasturte amaierako afaria egitea erabaki zuen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 69. orr.
Afaria egin ondoren, zu iritsi aurretik. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 92. orr.
-Jendea oraindik, batzuk kalean, besteak afaria egiten hasi gabe, eta zuek ohean pentsatzen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 90. orr.
'Afaria egingo dugu, situazioaren urgentziaren araberakoa,' dio Imanolek, ni dutxatu bitartean bera prestatzen hasi den arroz zuria erakutsiz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 411. orr.
-Afaria egiten. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 117. orr.
-John -proposatu zuen Michaelek-, goazen Wendy esnatzera: afaria egin behar digu. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 100. orr.
Hargatik, egitekoak ziren agur afariak poztu bezainbeste atsekabetzen zuen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 37. orr.
Merezitako agur afaria egingo diote Alvaro Gonzalez de Galdeano txirrindulari ohiari Gasteizko hotel batean, urtarrilaren 7an. Berria - Kirola 2004-12-28
Handik gutxira, agur-afari bat izan zuen, Altzako lagunarteko beste neska batek ezkondu behar zuela-eta. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 73. orr.
Baina norberaren izaerak ez du ebaketa on bat zapuzten, eta, dohain handiko zirujaua izanik, hiritarrek agur afari bat antolatu zioten -itxurak gordetzearren, agian- Edinburgotik joan aurretik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 258. orr.
Nire ondoan dagoen gazte batek komentario irrigarri bat egin du Azken afariko koadroan bizkarra emanda dauden apostoluak seinalatuz. Berria - Kultura 2004-08-07
Atzo goizaldean bukatu zen lau orduko aurreneko bilera, eta alderdiak ados jarri ez eta gauerako egin zuten bigarren hitzordua hainbat hedabideren hitzetan, "azken afaria» izango zen atzo gauekoa. Berria - Mundua 2004-07-13
Azken afaria: hona nire gorputz-odolak! Elizen arteko biblia Mt 26,26 tit
Azken afaria: apostolu bakoitzaren aurpegia gertatzen ari denari buruzko ikuspuntu narratzaile bat da. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.
Jesusek Azken Afaria ospatzen duenerako, auskalo, baina XIII-XIV mende izan ditzakete Pazkoa udaberriko lehen ilbetean ospatzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 105. orr.
Oraindik ere gogoan dut Leonardo Da Vinciren Azken Afariarena. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 149. orr.
Mendizabal ez zihoan Algortara San Nikolas elizan azken afariaren elizkizunean parte hartzera, seguru asko igandeko Aberri Egunari begira ariko ziren zer edo zer prestatzen, honezkero ez zaigu axola zer. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 108. orr.
Grial hori edalontzi bat zen, Jesusek Azken Afarian erabilia; Jose Arimateakoak gorde zuen ontzia, eta bertan bildu zituen Jesus gurutzean zintzilik zegoela bihotzetik eroritako odol tantak. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 11. orr.
Jesu Kristo gure Jaunak, ezarri zuena, ororen aburuz, bere azken afarian apostoluei erran zielarik: Egizue hau ene oroigarri!, hots, hau egiteko boterea har ezazue, hori baitzen sagaratzeko boterea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 125. orr.
Ezkondu aurreko agur-afari baterako al dira? ETC-literatura, saiakera Jamaikako neska, Joxemari Iturralde, Pamiela, 2019
Komisariako lankide baten ezkondu aurreko agur-afaria ospatzen ari ziren, eta afaldu ondoren, baten bati bururatu zitzaion fama txarreko lokal hartara joatea, bertako dantzariak Pragako ikusgarrienetarikoak omen zirelako. ETC-literatura, saiakera Argiaren erreinua, Joseba Lozano, Alberdania, 2011
Arrasateko neska kuadrilla bat Eibarren ezkondu aurreko agur-afarian. ETC-prentsa Goienkaria, 2015-03-27
Perrette kezkatzen hasita zegoen Gabon-afaria zela eta. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.
Lagunekin egin zuten Gabon afaria, etxean. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 77. orr.
-Eta festa ondo amaitzeko, malta-whiskya, noski; ados egongo haiz nirekin, ezta? -Inaxiok gabon-afarirako erosten ari den edabeei buruz hitz egiten jarraitzen du, temati. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 68. orr.
Ailegatu, amaren saihets berora bildu eta, xera batzuk eginda, sorgin-afari batez gozatzeko parada ez nuen, menturaz, galdua oraino. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.
Euskadi Irratian bazen orduan Sorgin afaria izeneko irratsaioa. Berria - Kultura 2004-03-20
afari arin (6); afari bat (75); afari bat antolatua (7); afari bat antolatzen (10); afari bat izanen (4); afari batean (24); afari batekin (8); afari baten (10); afari batera (5); afari berezia (8); afari beroa (4); afari beroak (4); afari denboran (18); afari eder (10); afari eder bat (8); afari ederra (4); afari edo (6); afari eta (22); afari goxo (14); afari goxo baten (5); afari hartako (4); afari hartan (14); afari hau (6); afari herrikoi (4); afari herrikoia (6); afari horren (4); afari horretan (4); afari hura (9); afari legea (14); afari legea egin (4); afari merienda (12); afari on (32); afari on bat (15); afari on baten (7); afari ona (6); afari osoan (6); afari pasa (5); afari pasa egin (5); afaria amaitu (6); afaria antolatu (5); afaria antzerkia (4); afaria bukatu (8); afaria bukatu eta (4); afaria bukatuta (4); afaria egin (22); afaria egin zuten (5); afaria egingo (7); afaria egiten (4); afaria eman (7); afaria ere (9); afaria eta (31); afaria ez (5); afaria herriko (4); afaria izanen (5); afaria izanen da (4); afaria izango (6); afaria ordaindu (5); afaria prest (11); afaria prestatu (19); afaria prestatzea (5); afaria prestatzeko (4); afaria prestatzen (20); afaria prestatzen ari (7); afariak eta (4); afarian parte (8); afarian parte hartzeko (4); afariaren ostean (4); afarirako prestaketak (5); afariren bat (5); afariren bat (5); afaritik landa (5); angira afaria (6); aratsean afaria (10); arteko afari (8); azken afaria (21); azken afariaren (4); azken afariko (4); bazkari afari (5); bazkari afariak (5); bazkari edo afari (4); bazkari eta afari (4); bertso afari (14); bertso afaria (5); bertso afarietan (4); bertsu afari (23); bertsu afari bat (11); bertsu afaria (40); beste afari (4); bustitze eta afari (5); bustitze eta afaria (4); da afari (11); da afaria (12); dira afari (5); du afaria (4); edo afari (6); edo afaria (5); eta afari (57); eta afari bat (6); eta afari on (8); eta afaria (61); eta afariak (7); eta afarian (6); eta afariaren (8); eta afaritarako (4); eta gero afaria (5); eta herri afaria (4); eta ondotik afaria (4); etan angira afaria (4); gauean afaria (6); gaueko afarian (5); genuen afaria (4); gero afari (4); gero afaria (8); herri afaria (10); izan zen afaria (4); izanen da afaria (4); kantu afari (7); kantu afaria (7); nire afaria (4); ondotik afari (4); ondotik afaria (18); pazko afaria (8); sagarno afaria (4); sorgin afaria (16); sorgin afaria antzerkia (4); zen afaria (7); zuen afari (6); zuen afaria (7)