Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afaltiar iz afaltzera biltzen diren lagunetako bakoitza.

Ebiakoitz gauan izan dira 210 afaltiar eta igandean 275 bazkaltiar.  Herria   2004-07-15

Afaria bukatu eta afaltiarrak erretiratzera zihoazenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 96. orr.

Paellak arrakasta handia ukan du eta berrehun bat afaltiar bildu dira.  Herria   2001-07-26

Zikiro bestan, joan den urtean baino afaltiar gehiago (500 bat hurbil).  Herria   2005-07-07

Ortziralean, zikiro jateak 800 afaltiar hurbil bildu ditu, giro onean.  Herria   2004-07-15

Zerbitzariak estalkia kendu zion zopa-ontziari; afaltiar guztiek mahaira hurbildu zituzten aulkiak, eta zopari ekin zioten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 459. orr.

Kantuan segitzen zuten afaltiarrek, baina Norak ez zuen haizearen ulua beste deus buruan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 216. orr.

Sonataren azken notetako oihartzunak artean airean, sekulako txalo zaparradaz saritu zuten afaltiarrek Mathilderen saioa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 213. orr.

Markesa zen, afaltiarren artean, ehizaldi hartan parte hartu ez zuen bakarra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 121. orr.

Libre samar baitzara, eta alkoholaren onginahiak afaltiarretara fruituz oparo den zuhaitz baten gisa makurrarazten baitzaitu halakoetan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 146. orr.

Lau afaltiarrentzat dago prestatuta mahaia, mahai-tresnarik onenekin; kandelak ere badira piztuta. Segidan, beste afaltiar gonbidatuek nork bere etxera egin zuten eta bakarrik geratu ziren Sara eta Emmanuel.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 222. orr.

Kontzertu-areto bateko aditu jendeari ari zitzaiola zirudien, eta ez ehiza-gela itxurako hartan bilduriko afaltiar urri eta erdi ezagunei.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afaltiar bildu (5); afaltiar bildu dira (3); bat afaltiar (6); ehun bat afaltiar (3); zuten afaltiarrek (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus