Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afaloste (orobat afal oste) iz afalondoa.

Segur aski gure bisitak luzatu egin zuen afal ostea, baina amaitu bezain pronto ohearen gozoa hartu zuen.  Berria - Kirola   2004-06-16

-Atzo gauean -esan zigun udazkeneko afaloste baten, sukaldean laurok elkarturik geundela-, zuek lotan goxo-goxo zeundeten bitartean, hausnartu eta hausnartu azkenean gai jeniala bururatu zitzaidan ipuin luze bat idazteko.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 116. orr.

Nekatuarena egiten du eta, afalostean, bere logelara erretiratzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 114. orr.

Afalostean oheratu egingo ziren, amodioa egingo zuten eta biharamunean Rekexok inoiz baino miserableago sentituko zuen bere burua gosaritan, Brezo berriz ere ea maite zuen galdezka hasiko zitzaionean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 137. orr.

Gauero afalostean, Woodek entrenatzera behartzen zuen talde osoa, eta, beraz, Harryk ez zuen ezertarako astirik quidditcharen eta eskolako lanen artean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 213. orr.

Ate hurretik zihoala, lau lagun atera ziren, bi bikote algara bizian, afalosteko euforiaren menpe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta afalostean (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus