Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Afaria pasa da, afalondoa ere bai, bederatziak jo dute. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 26. orr.
Neska gidari zela, afalondoak Bibliaren irakurketari eskainiak ziren. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 165. orr.
Afalondoak ez zuen eragin txartel oso ttipi bat baizik, amoros zuhur hark niri igortzeko bidea kausitu zuena, eta nik erre egin nuena neure ohiturari jarraiki. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 277. orr.
Afalondo hori aipatzen duen gutuna ez dugu kausitu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 533. orr.
Gurasoek, afalondo batean Marieren asmoak jakin zituztenean, ezezko borobila eman zioten. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 20. orr.
Etxeko salan ginen laurok, afalondoan telebista ikusten. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 88. orr.
Aratseko 8:30etan hasiko da lehen saioa afaldu aitzin, eta afalondoan eginen dute saio nagusia. Herria 2003-04-10
Afalondoan Ikastetxetik irteteko baimena eman ziguten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 346. orr.
Azterketa berezia, bazkalondoan eta afalondoan, egun honetako jardunen eta eranskinen gainean egindako nagitasunez eta akatsez egingo da. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 103. orr.
Oro har, bai afalorduan bai afalondoan, bazkaritan baino hobeki sentitu naiz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 139. orr.
-Esaion nire koinatuari afalondoan etortzeko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 266. orr.
Egun hartan bertan, arratsean, afalondoan, Florent kanpora joan eta paseoan ibili zen aldi batez, merkatuaren estalpeko kaleetako batean barrena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 122. orr.
Gero, Santio menditik bueltan, afalondoan, amaren magalera igo, eta osabak esana kontatu nion. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 45. orr.
Inoiz ez bezala, etxe azpiko tabernara jaitsi zen kafea hartzera afalondoan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 133. orr.
Bai Ameriketan meatzariek egiten zituzten afalondoetan eta bai Obabara itzuli ondorenean, hoteleko terrazan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 239. orr.
Aratseko 10 orenetara baigoatzi, badira oraino beranteko eskaintzak, hola nola afalondoko elgarretaratzea (afaldu ere behar baitzen) eta gauerdi buruz zerbaiten hartzeko manera. Herria 2001-11-01
Biltzar nagusi baterako deialdia egitea erabaki zuten, afalondorako, jangela-egongelan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.
Horretarako, antolatzaileetako bakoitzak bere bidea hautatzen du, txapelketako formatutik, afalondokora, taberna girokoa edo erdibidekoak proposatuz. Berria - Kultura 2006-03-04
Poliki hitz eginez afalondo atsegina izan genuen kafea hartu bitartean. Aitor Arana «Onan», 2000 - 99. orr.
Amaren etxean harekin eta Merteuil andrearekin iragan nuen afalondo eder hura. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 74. orr.
afalondo batean (5); afalondo osoan (5); eta afalondoan (4)