Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afalkide iz afariko kidea.

Hurrena afalkide bakoitzak bere etxean egin zuen esperimentua; azkar eta gogotsu desagertzen ziren patata frijituak mahaitik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 110. orr.

Begiak beherantz eta apal ari zen hizketan, halako solasetarako ohiturarik ez, eta afalkideei bekoz beko begiratzeko losintxaz edo.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 206. orr.

Gaztak ziren, baina Mattin, afalkidearen jakin-minaz jabetuta, honela mintzatu zitzaion: [...].  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus