Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gosaldu, bazkaldu eta afaldu, hiru otorduak egin genituen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 92. orr.
Gau hartan, Arturrek ez zuen afaldu, ez edan, ez lorik egin. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 67. orr.
Luzaz dudatu nuen: barurik egon ala afaldu...? Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 131. orr.
Bentaria etorri zen neskameekin handizkiek zer afaldu nahi zuten galdezka, "zer afaldu nahi dute beroriek?" esaka. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 93. orr.
Ez nuen afaldu nahi izaten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 158. orr.
Ondotik, nahi luketenek eliza ondoko gela batean afal dezakete: irrisa, ogia eta ura. Herria 2005-12-08
Berton afal nezakeen noski, baina, horren ordez, okela ona jatea erabaki nuen, Doualan horretarako zegoen leku bakarrenetarikoan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 272. orr.
Soinujoleak bere lagunekin afal zezakeen bere lanaren ondoren, nahiz desordua izan, nahiz jende gehiena alde eginda egon eta zerbitzu gehienak, kafetegia barne, itxita. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 301. orr.
Afarirako, sofan ipini genuen, kuxin batzuekin, erdi etzanik, gurekin batera afal zezan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 195. orr.
Aleman handi bat zen, bizar-gorria, bazkaldu eta afaldu bere gelan egiten zuena, eta inorekin hitz egiten ez zuena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 157. orr.
Semearenean afaldu behar dut, gaur bere urtebetetzea da eta. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 30. orr.
Atzo bertan poloniar batekin afaldu nuen, eta gauza bera bota zidan: alemanek bere herria bonbardatu genuela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 73. orr.
Elkarrekin afalduko dugu. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 15. orr.
-Nahi al zenuke hauetako egunen batean emaztea eta biokin afaldu? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 115. orr.
Zer ordutan afalduko dugu, jakin badaiteke? Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 36. orr.
Nire etxean dagoenak afaldu egin behar du! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 403. orr.
Afaldu ere ez dut egin. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 143. orr.
Luzaideko dorrean behar nuen afaldu eta askaldu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 176. orr.
Gartzia ostatuan tripotxa plater bat afaldu eta zinera. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 76. orr.
Afaldu eta lotara. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 90. orr.
Antoniorekin zopa ederra afaldu nuen iluntzeko lanak bukatu ostean, gasezko lanpararen argitan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 99. orr.
Afaldutakoan, Lumen eta Abnerren programaren ondoren, kalea gurutzatu, botikara sartu eta Smithers andreari deitu nion. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 75. orr.
Oraintxe afaldu dut, bapo-bapo nago, laster naiz etxean! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 183. orr.
Egun hartan, Florentek goiz afaldu zuen Lebigreren tabernan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.
-Berandu afaldu dugu, eta bueltatxo bat ematen ari ginen -esan zuen atzerritarrak-. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 152. orr.
Duela gutxi afaldu dugu mahaitxo biribil baten inguruan, eta orain berriketan ari gara. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 65. orr.
Autotektonikatik gintonikara urrats bat baizik ez eta, ederki afaldu genuen, lagunaren sukaldetik trinkili-trankala edariek eragin burtzoroarekin atera baldin banintzen ere. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 172. orr.
Alai afaldu genuen, eta gero ama eta biok etxera itzuli ginen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 208. orr.
Koktel bat edango dugu, bakoitzak bana, eta gero kanpora joango gara, toki lasairen batera, goxo-goxo afaldu eta patxadaz hitz egitera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 120. orr.
Gero, arinki afaldurik, berriz gelarat joan ginenean, Elena berriz ere musuka lotu zitzaidan. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 64. orr.
Bapo afaldu zuten guztiek eta tia Pacak jaunari eskerrak ematen zizkion bitartean, padrek gitarra atera zuen eta Gabon gau luze eta zoriontsua izan zen hura. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 123. orr.
Itsasoratzeko egunaren bezpera iritsi zen, eta gauez, asean eta betean afaldu ondoren, ez nuen kasik lorik egin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 461. orr.
Afaldu berri, gizonetako batek musuzapia eraman zuen lepora eta, seinale bat izan balitz bezala, gainerako gizonezkoek ere beren musuzapiak eraman zituzten lepora, eta kantuan hasi ziren: "Maritxu, nora zoaz eder galant hori? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 219. orr.
Zutik eta azkar afaldu dute, platerik zikindu gabe, zartaginetik bertatik. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.
Gonbidatu egin ninduten, eta, afaldu gabe nengoenez, onartu egin nuen nahiz eta baratxuri zopa asko gustatu ez. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 303. orr.
Osteratxoa egiteko ohitura zuen afaldu aurretik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 27. orr.
Afaldu bitartean, Josebak ez zuen bezperan hasitakoarekin jarraitu. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 280. orr.
Hala erran dit, kezkatu antzo, afaldu ondoan: ez zekiat, ez zekiat, burua mugitu du ezker-eskuin. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 152. orr.
Uztailaren 8an, bada, Martha Gellhorn, Ernest Hemingway eta Joris Ivens zinemagilea Newarkeko aireportuan bildu dira, handik Washingtonera hegan egin eta, Etxe Zurian afaldu ostean The Spanish Earth hantxe erakusteko Roosevelt senar-emazteei. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 83. orr.
Gero, afaldu ondoren, prestatu zidaten gelara igo nintzen. pentsatu du Mikelengana joango dela afaldu eta berehala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 260. orr.
Nik ere nire gelara joan nahi nuke ba, afaldu baino lehen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 45. orr.
Biharamunean, hitz eman moldean, txinatar jatetxe batean afaldu ginen, sakez horditu, zerbitzariak lekutzeko momentua zela kopetaz seinalatu arte. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 63. orr.
Kalonjeen erdian afaldu nintzan -anartean, Elur bere lagun berrien erdian zagon eta berehala haieri jarri zen, ni bezainbat ohoratua- denak eni so. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 183. orr.
Senarra aurkeztuko dizut eta elkarrekin afalduko gara. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 166. orr.
Baionako apezpikuarekin afalduak gira duela bulta bat. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 170. orr.
Ordu bete lehenago afaldua nintzen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 166. orr.
Gure herriaren historiari gainbegiratu bat ematea bezalakorik ez dago jabetzeko zu bezalako idazle handiek mahaipetik afaldu behar izan dutela beti, boterearen babesean zeudenek diren eta gutizia onenak ahoratzen zituzten bitartean. ETC-literatura, saiakera Lehertu da festa, Eneko Aizpurua, Erein, 2016
afaldu aurretik (7); afaldu behar (14); afaldu bitartean (20); afaldu dira (3); afaldu dugu (7); afaldu dut (5); afaldu dute (3); afaldu egin (10); afaldu egin behar (3); afaldu egin beharko (3); afaldu egiten (4); afaldu ere (6); afaldu eta (50); afaldu eta gero (5); afaldu eta lo (4); afaldu eta lotara (3); afaldu eta ohera (3); afaldu gabe (14); afaldu genuela (3); afaldu genuen (23); afaldu ginen (3); afaldu nahi (20); afaldu nahi izaten (3); afaldu naiz (5); afaldu nuen (12); afaldu ohi (3); afaldu ondoan (5); afaldu ondoren (40); afaldu ostean (9); afaldu zuen (16); afaldu zuten (20); afalduko du (5); afalduko dugu (11); afalduko dugula (3); afalduko dut (4); afalduko dute (3); afalduko duzu (3); afalduko genuela (3); afalduko genuke (3); afalduko zuten (3); bakarrik afaldu (4); bapo afaldu (4); bapo afalduta (3); bat afaldu (3); batean afaldu (17); batean afaldu eta (4); batean afaldu genuen (4); batean afaldu zuten (3); baten etxean afaldu (5); bazkaldu edo afaldu (4); bazkaldu eta afaldu (4); edo afaldu (6); elkarrekin afaldu (17); elkarrekin afaldu genuen (4); elkarrekin afalduko (12); elkarrekin afalduko dugu (3); en afaldu (3); ere afaldu (3); eta afaldu (19); eta afaldu bitartean (4); eta afaldu egin (3); eta afaldu ondoren (3); etxean afaldu (15); etxean afaldu zuen (3); etxean afalduko (7); etxean afalduko dut (3); ez nuen afaldu (3); ez zuen afaldu (3); ezer afaldu (5); gero afaldu (4); goiz afaldu (5); gurekin afaldu (3); hemen afaldu (3); jatetxe batean afaldu (6); non afaldu (4); nuen afaldu (4); ondo afaldu (3); ostatuan afaldu (3); pozik afaldu (3); taberna batean afaldu (3); zer afaldu (10); zer afaldu nahi (3); zerbait afaldu (3); zuen afaldu (4)