Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lily afaldar batengandik bestearengana joaten zen, patata bero irintsu batzuk, eskuzapi zuri batean bilduak, plater batean zituela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 294. orr.
Afaldarrak, gizonak bereziki, aztertzeko nuen arretagatik, asper-asper eginda nengoen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 44. orr.
Inork ez zion galdera horri erantzun eta Mary Janek atzera benetako operara bideratu zituen afaldarrak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 296. orr.
Garrasika hasi ziren afaldarrak: "Erregela eta konpasa! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 205. orr.
Afaldarrek, orduan, Mount Melleray hartu zuten hizketagai: zein garbia eta osasungarria zen hango airea, zein adeitsuak fraideak eta nola ez zieten inoiz penike bat ere eskatzen egoiliarrei. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 299. orr.
Oloroeko kaleetan zehar dabil, bada, gure gizona: hitzordura agertu ez zaion afaldarraren bila, jakina. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 94. orr.
Orduan izan zuen afaldarretako batek, Isidora zeozertara sukaldera ezkutatzearekin batera azken patata aleak ehizatzen eta ardiki saltsatan bustitzen ari zirelarik, bertsolari etorria, listo irteera: [...]. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 110. orr.