Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afalaurre (orobat afal aurre) iz afaldu aurreko denbora.

Afalaurrea zen telefonora hots egin ziotenean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 230. orr.

Kontenplazio hau behin gauerdian egingo da, eta goizean berriz, eta haren gainean bi berriztatze, meza orduan eta bezperatakoan, eta afalaurrean ekarri bost zentzumenak haren gainera.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 103. orr.

Itxaroten luzaro egona zela pentsatzen ari zen eta behar baino gehiago edan zuela afalaurrean, moxkor antz txikia hartzen baitzion. nekaldian gehiago laburtu nahi duenak gogora beza gauerdian afaria, goizean baratzea, meza garaian Anasen etxea, bezpera garaian Kaifasen etxea, afalaurreko orduaren ordez Pilatosen etxea.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 42. orr.

Bekatua egin eta gero bekatutik disfrutatzea baitator, egongelan eseri zen afalaurreko tragoxka hartzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 25. orr.

Bodwin jaunak zeregin batzuk zeuzkan hiriaren mugan, eta Janeyri esan zion neska berriaren bila pasatuko zela afalaurretik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 345. orr.

Goizean egitea, ordea, kontenplazio bat, eta bestea meza orduan, eta bestea bazkalaurrean, eta haien berriztatze bat bezperetako orduan, eta gero afalaurretik zentzuak ezarri.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus