Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badakite sukaldera eraman eta litro bat esne eta labean gelditu diren afal-hondarrak emango dizkiedala. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 36. orr.
Egunean zehar zikinduak garbitu eta neure burua ere zertxobait txukuntzen ematen nuenez, afal garaia geratzen zitzaidan libre. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.
Ilunabarrean, itzultzen ziren, eta afal ordua arte plazan geratzen ziren Ligugnanan, belarretan edo eskailera mailatan eseri, eta berriketan. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 59. orr.
Afal ordura arte libre. «Kuskue tanden», 2004 - 17. orr.
Zeren, oker ez banago, Mattinek errezitatu behar baitio dukeari, afal aitzinean, oda itsusi hori, hi izan haiteke, Joanes, festako protagonista. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 153. orr.
Memento hunkigarriena orobat, larunbat aratsean, afal aintzin, esku-hustako finalaren ondotik, pilotari guziak bildurik bost ehun bat lagunen aintzinean, Panpi Laduche-k Anne Etchegoyen-ekin eman duelarik "Agur jaunak" trinketaren erdian! Herria 2003-04-03
-Hona sartu naizenean afal aurreko tragoa hartzeko asmoz sartu naun. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 156. orr.
Asteartean gertatu zen aurrenekoa: dutxan nengoen, afal aurretik, amak atea behin eta berriz jo zuenean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 144. orr.
Afal ostean, ofizialek hiriko damekin dantza egiten zuten bitartean, Prusiatik ekarritako doinuak entzunez, Antonov eta biok tabako turkoa erretzera atera ginen harresietara. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 125. orr.
Antza denez, Londresen afal-osteko entretenimendu modakoa bihurtzen ari omen da teleskopiotik behatzea. Berria - Gaiak 2006-02-02
Kapitain bat, hatzak kobrezko bitxiz kargatua, eta bi galai, soinlabur lasaiz jantziak, bisitan etortzen zitzaizkion afal ondoan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 115. orr.
Egun berean, afal ondoren, bere espetxe berrian ikustera etorri zitzaion. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 99. orr.
Afal-ondoko kalapita horrek baino gehiago mintzen du senargaia ez zuela ongi ezagutzen ohartzeak eta oraino gogoeta ilun gehiago gordetzen diola pentsatzeak. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 178. orr.
Afal tenorean nehor ez zen oraino handik jinik ehun bat ginen block-ean. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 49. orr.
Perez hamaika preso sozialen artean jipoitu zuten afal ostetik ziegara zihoanean, funtzionarioen begiradapean. Berria - Harian 2005-03-10
Deitzeko afal ostera arte itxoitea erabaki bazuen ere, bederatzietarako afaldurik egongo zatekeen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 131. orr.
Benito Lertxundik urte askotan izan die beldurra afal ondoreneko orduei, erabat gautiarra zen garaietan. Pako Aristi «Note book», 2005 - 82. orr.
afal aintzin (3); afal aitzin (3); afal aurreko (3); afal aurretik (8); afal garaian (3); afal ondoan (22); afal ondoren (19); afal ostean (4); eta afal (7); zuen afal (3)