Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpikontratista (corpusean ez dago; ETCn 98 agerraldi) iz azpikontrata baten onuraduna.

Ohiz kanpoko garrantzia eskuratzen ari da apurka-apurka EGEa, inplikazio handiak dituelako enpresen jarduera ekoizlean zein ekonomikoan sartzen diren alderdi guztien gain; besteak beste, langileak, akziodunak, sindikatuak, bezeroak, kontsumitzaileak, hornitzaileak, azpikontratistak, eta abar. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 177/178 zbk., , 2010 - martxoa-ekaina

Elkarren segidan egiten diren azpikontratazioak guztiz debekatuta daude zeren eta argi ezarrita baitago, gainera, azpikontrazio baten premia sortuz gero, azpikontratistak kontratatutako espezialitate osoa egin beharko duela. ETC-prentsa   Berria, 2005-11-12

Gogoratu duenez, Andoaingo istripuaren arrazoia segurtasun neurrien huts egitea izan zen, eta "segurtasun neurriak betearazteko erantzuleak kontratistak eta azpikontratistak dira". ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-11-22

Hirikoko kideek argi ikusi dugu hori: automozioaren ekoizle garrantzitsuen azpikontratistek parte hartu dute bi lekuko auto elektriko eta azkarra moduluen bidez ekoizteko ideian. ETC-prentsa   Berria, 2012-01-11

Kontratistak eginiko ukamenaren aurrean, Azkoitia Lantzenek Azkoitiko Udalari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu zion tratamendu plantaren esku hartzea, planta hori kontratista eta azpikontratistarena izanik. ETC-prentsa   Berria, 2012-09-18

Beti ere arriskuz betea den industria nuklearrean, orain azpikontratista errusiarren kalitate estandarrak edukiko ditugu segurtasunean ere. ETC-prentsa   Argia, 2017-12-31

Gure lan-taldeetan hornitzailea integratuta dago, baita bezeroa eta azpikontratista ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Enpresa Komunikazioa profesionalen ikuspegitik, Ana Urkiza (arg.), UEU, 2007

32. artikuluari 4. idatz-zatia erantsi zaio eta kontratisten eta azpikontratisten tributu-erantzukizun subsidiarioa jasotzen da foru araudian. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko Foru Legea, , Nafarroako Parlamentua, 2008

Kautelazko neurri berriak hartu dira, hala nola, ondasun edo eskubideak besterendu, kargatu edo erabiltzeko debekua, eta portzentaje baten atxikipena, enpresek kontratistei eta azpikontratistei ordainduz gero. ETC-zientzia, zuzenbidea   14/2013 FORU LEGEA, apirilaren 17koa, iruzur fiskalaren aurkako neurriei buruzkoa, (), Eusko Legebiltzarra, 2013

Irizpide positiboa: enpresen artean edo enpresaren eta Administrazioaren artean egindako merkataritza-eragiketen kontraprestazio gisa egindako ordainketak, bai eta kontratista nagusiaren eta haren hornitzaile edo azpikontratisten artean egindakoak ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Enpresaren Zuzenbideari sarrera, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2015

Azpikontratistek, era berean, jokaldia errepikatu eta azpikontratatu dezakete, prezio baxuagoan, esleitu zitzaien obra osoa edo zati bat. ETC-entziklopedia   Lan-prekarietate, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus