Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurkitu nituen beste ume batzuek, aldiz, aurpegitxoa zaharrena bezain zimurtuta zeukaten, eta goseagatik hezur hutsetan zeuden; ilea zorriz eta zauri-zakarrez josita. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 46. orr.
-Zure aurpegitxo hori zanpa-zanpa egitea nahi duzu? Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 137. orr.
Bizkar asko dago bere aurpegitxoaren estalgarri. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 227. orr.
Buru luze hura beherantz makurtu ohi zuen, Diane-ren aurpegitxo zurrunetik hurbil-hurbil, eta gero atzerantz inarrosten berriro lepaluze mehar haren gaindik, hitz bitxi haiek guztiak esaten zituelarik ahots goraz, edonor txunditzeko moduan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.
"Maitetxo", esaten zuen, "garbitu aurpegitxoa eta goazen lotara". Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.
Jaka gorrixka eta buruan txano bat zeramatzan, eta, beraz, ez zen Maimieren ezertxo ere ikusten, salbu eta bere aurpegitxo polita eta kirruak. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 278. orr.
Hogeita hamartsu urterekin, haren berezko fintasuna, haren larruazal leuna, haztegietako urak beti ere freskatzen ziona, haren aurpegitxoaren lerro zehazgabeak, haren hanka-beso arinak, loditzen eta itxura galtzen hasiko ziren, beirateko santu alfertu baten moduan, merkatuaren arrunkeriaz kutsaturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.
Errepidea bueltan zeharkatu zuelarik ikusi zuen: Maxuneren besoetan, beroki gorria, galtzak ere gorriak, arropa bola batean, flekillodun aurpegitxo bat: musu lodi zikin bat, errusiar tankerako belarritakodun gorro batez inguratua. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 123. orr.
Baina zer nolako zirrara nire ikaslearen aurpegitxo tristeari begiratzen nionean, haren hatzak, koadernoan idazten ikasi beharreko gramatika-esaldiak ikusten nituenean. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 28. orr.
Eskolara joaten zenean, bere aurpegitxo masail-gorri harekin, soineko gris bat jantzita eta txapel gorria buru ilehorian, herriko emakume guztiek laztantzen zuten, beste neskek harekin ibili nahi zuten beti eta esaten zuten, bere pribilegiozko posizioarengatik ere, ez zela batere harroa. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.
Kirol poltsako kremailera ireki eta hara bi belarri zuri eta begi beltz parea, mihi txiki bat ahotik aterata, inuzente aurpegitxo hori. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 134. orr.
"Ea orain", esan zuen, pentsatuz Lilyren xarma begi txinatar haiek zirela, bere aurpegitxo txuri ximur hartan zeharka jarriak, baina azkarra izan behar zen hartaz jabetzeko. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 31. orr.
Hura izan zen, ordea, hura bakarrik, oraindik ere ikus dezakedan bere amorru biziko aurpegitxo malkoz betetako harekin, gau hartan nire ondoan egon zena, emagin-papera inprobisatuz, unibertsitateko egoitzako 17. logelan. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 67. orr.