Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzez adlag atzerantz.

Atzez jausi zen, hilda.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.

Lauaxetaren "Agur Euzkadi" eta "Azken Oyua" hain gogoan nituenez, bat-batean hantxe Bartzelonako garajean, bere hiltzaileen aurpegi mutuen aurrez, Lluch zen Lauaxeta hormari atzez.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 36. orr.

Goitik behera begiratu nion ni baino buru bat txikiago zen gizonari, eta atzez egin nuen, atzez!, eta kutxa hustu berriaren kontra lepoz jo arte.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 125. orr.

Isilik egotea ez zen, itxuraz, Lakaiurreren dohainetako bat eta etxean ikusitakoak edozeini kontatzen zizkion: esate baterako Felixiana, astegun buruzurian, eskaileretan behera atzez jaisten zela belaunak ondo ez zituelako; igandeetan, ordea, beti frentez.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 33. orr.

Bazan orduan ohitura bat, dantza sariketak jo behar ziranean, trikitilariak atzez imintekoa, dantzariak ikusi barik jotea garbiagoa izango zalakoan edo.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus