Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hogeigarren egunean, zarakarra egiten hasi da, eta gero zauria, aposituekin sendatu dut. ETC-literatura, saiakera Madame Curie, Ève Curie (Irati Bereau), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
[...] erantsi zuen segidan, monokuloa erantziz berau xukatzearren, apositu bat aldatuko zukeèn bezalatsu, printzesak bizkitartean begiak aldaratzen zituelarik senez. ETC-literatura, saiakera Denbora galduaren bila I. Swann-etik, Marcel Proust (Joxe Austin Arrieta), Alberdania-Elkar, 2010
Lepoan, ezkerreko belarriaren azpian, apositu bat zeukan, esku-ahurraren tamainakoa. ETC-literatura, saiakera Nevadako egunak, Bernardo Atxaga, Pamiela, 2013
Apositu bat behar du odoljarioa geratzeko. ETC-literatura, saiakera Jesusen haurtzaroa, Coetzee, John Maxwell (Aritz Gorrotxategi), Meettok, 2013
Disfrazak eta brometarako artikuluak saltzen zituen denda batean apositu bi erosi nituen, ahoan sartu eta masail azpian jartzeko. ETC-literatura, saiakera Hiri hondakin solidoak, Jon Alonso, Txalaparta, 2015
-Erretxina idortua eta xehatua erabiliz, nire belaunerako apositu bat egin nezake, horretarako astirik izanez gero. ETC-literatura, saiakera Ehiztariaren isilaldia, Luis Garde, Pamiela, 2015
-Patxik oraintxe alde egin du -inspektore-ordeak itxura arraroa zuen: begia estaltzen zion aposituaz gain, ilea nahasita zeukan, eta, normalean zeraman makillaje apurra gabe, zurbil eta zargalduta ematen zuen-. ETC-literatura, saiakera Jainkoen zigorra, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2017
Botikariak garatxoentzako aposituak eta anpoila txikietan sartutako xanpu lehorra saltzen zituen, baina antisorgailurik ez. ETC-literatura, saiakera Istorio bakarra, Julian Barnes (Aritz Gorrotxategi), Meetok, 2018
-Hau Henry zaintzeagatik -ostendu du eskuturreko apositua mahukaren azpian. ETC-literatura, saiakera Basa, Miren Amuriza, Elkar, 2019
Badaezpada ere begiratu apositua, ea bustita dagoen. ETC-literatura, saiakera Etxeak eta hilobiak, Bernardo Atxaga, Pamiela, 2019
Nekane kopetan tirita edo aposituren bat duela sartzen da komisarian. ETC-telebista Jaio berrien kargu, Goenkale, 2015
Hona hemen adibide batzuk: presioagatiko ultzera bat sendatzea, apositu sendagarriak eta krema erabilita; zauriak eta erredurak sendatzea [...] ETC-prentsa Berria, 2015-04-26
Bertan, bi produkzio lerrotan zentratuko dira: batetik, zauri konplikatuak sendatzeko apositu berritzaileak egingo dituzte: bestetik, produktu dermokosmetikoak ere egingo dituzte. ETC-prentsa Berria, 2018-09-15
Zauri kronikoetarako apositu berri bat garatu dute EHUko ikertzaileek. ETC-prentsa Berria, 2019-04-05
Beraz, hil ondoko edozein egoeratarako prestatu zuten, eta biak jarri zizkioten: gezurretako zakil bat (apositu-biribilki batez egina) eta urrezko titiburuak. ETC-zientzia, zuzenbidea Arkeologiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2019
Apositua zauri bat estali eta babesteko erabiltzen den edonolako estaldura da. Apositua zaurirekin kontaktu zuzenean egoteko diseinatuta dago, bendak ez bezala, askotan apositua jarri den lekua bere posizioan mantentzeko erabiltzen direla. Gaur egungo apositu asko auto-itsaskorrak dira. ETC-entziklopedia Apositu, Wikipedia