Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gertatu zen sartu zidaten arrain horrek anisakisa zeukala. ETC-literatura, saiakera Jamaikako neska, Joxemari Iturralde, Pamiela, 2019
Anisakis parasitoaren prebentzioan aspalditik ari direla dio Jaurlaritzak. ETC-prentsa Berria, 2006-12-22
Ikerlari katalanek saiatutako egospen moduez ari garela, arrain kuzinatuko laginek gordinek baino artseniko gehiago zeukatela ikusi zuten (anisakis parasitoarekin gertatzen dena, baina alderantziz). ETC-prentsa Berria, 2009-05-16
Denak hasi zaizkigu esnatzen: landarea, polit; zomorroa, nazkante, makro (bufalo) zein mikro (anisakis) izan. ETC-prentsa Berria, 2010-02-27
Aditu guztiek diotenez, ohitura dietetikoetan gertatu diren aldaketek alergia-kasuak gora egitea ekarri dute, eta gaur egun lehenago liburuetan ere aipatzen ez ziren alergiak dituzte umeek -anisakisak, arrainen parasito batek, eragindakoak adibidez-. ETC-prentsa Berria, 2010-03-09
Arazoa arrainak, itsaskiak eta haragiak sortarazten digute: orain urte gutxi anisakis harra "modan jarri zen"; A hepatitisaren birusa ez da horren ospetsua, bai efikaza, ordea. ETC-prentsa Berria, 2011-05-28
Zer ar eta zer kristo, gerora deskubritu dugu anisakis-a zela eta orain badakigu. ETC-prentsa Argia, 2010-05-02
Egunak aurrera doaz tankera zirraragarri honetan, noizbehinka fokak eta karibuak topatuz, naturak eskaintzen dizkigun ondasunak dastatzen, muskuilu zaporetsuak gozatuz eta anisakisdun bakailaoak penaz lurperatuz, lastima! ETC-prentsa Berria, 2013-12-24
Anisakisaren agerpenak salmentetan eragina izango duela uste dute arrantza kofradiek eta antxoaren kontserbagileek; haien ustez, Osasun Sailak informazio zehatzagoa eman ez zuelako sortu da alarma egoera. ETC-prentsa Berria, 2014-05-20
Jaurlaritzak ohartarazi du anisakis parasitoa duten antxoa ugari atzeman dituela. ETC-prentsa Berria, 2014-05-09
Antxoetan anisakis kopuru handia zegoelako eman genuen abisua. ETC-prentsa Berria, 2014-05-31
Harrapatzeei dagokienez, urte "bikaina" izan da, baina herritarren kontsumoa murriztu egin da anisakisa dela eta. ETC-prentsa Berria, 2014-06-13
Arazo asko izaten ditugu frutarekin, anisakisarekin eta itsaskiekin. ETC-prentsa Berria, 2016-04-05
Eta esan ere esaten dut, klar eta ozen: Osakidetzaren kolaboratzailerik finena naiz arrandegian lanean, nik garbitutako arrainak ez dio bezeroari arantzarik eztarrian katigatuta utziko, ezta anisakisik ere. ETC-prentsa Berria, 2016-09-04
Halaber, animalia batzuen haragia ere parasito batzuk gure gorputzera heltzeko bidea izan daiteke (Toxoplasma gondii edo Anisakis adibidez). ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean, Olaia Martinez / Inaki Etaio, UEU, 2012
Gaitza sortzen duten nematodo ohikoenak Anisakis generokoak dira. ETC-entziklopedia Anisakiasi, Wikipedia
"Anisakis" nematoda nematodoen genero-bizkarroi parasitoa da, arrain eta itsas-ugaztunen digestio-aparatuetan bizi dena. ETC-entziklopedia Anisakis, Wikipedia