Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adukzio (corpusean ez dago; ETCn 29 agerraldi) iz gorputz adarrak gorputzera hurbiltzea.

Hitz egitean, aritenoide kartilagoak adukzio bidez arrastatzen dira (erdiko planorantz mugitzen dira), eta, elkarrengana gerturatutako ahots-kordek bibratzean, soinua sortzen da, aireari korden arteko gune estua zeharkarazten baitzaio. ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

Goiko gorputz-adarra adukzioz flexionatzen da, eta beheko gorputz-adarra barnerantz birarazita hedatzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida , Askoren artean, EHU, 2008

Aztertzaileak gaixoaren aldaka 70 graduan tolesten du belauna luzatuta mantenduz eta aldakari barne-biraketa eta adukzio txiki bat eraginez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoen eskuliburua, Loitzun Iraola Azkona, UEU, 2013

Finkelsteinen test positiboa (erpuruaren adukzioa gehi eskumuturraren alboratze kubitala). ETC-entziklopedia   De Quervainen tenosinobitis, Wikipedia

Orokorrean hartua, artikulazio "kondileoa" da, flexio, luzatze (anatomia) luzatze, adukzio, abdukzio eta zirkundukzio mugimenduak egitea ahalbidetzen baitu, baina ez errotaziokoak. ETC-entziklopedia   Eskumutur, Wikipedia

Hau horrela izanik, pazientearen gorputz-jarrera ondorengoa izango da: besoa adukzioan eta barrurantz biratuta, besaurrea hedatuta eta pronazioan, eta esku ahurra atzealdera begira. ETC-entziklopedia   Plexu brakial, Wikipedia

Kasu hauetan, pazienteak eskua pronazioan eta flexionatuta, giltzadura metakarpofalangikoak ere flexionatuta, giltzadura interfalangikoak luzatuta eta erpuruaren adukzioa aurkezten ditu. ETC-entziklopedia   Talamo, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus