Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akotatu, akota(tu), akotatzen (corpusean ez dago; ETCn 43 agerraldi; orobat kotatu ETCn 23 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian kotatu eta kotak ezarri agertzen dira) du ad mugatu; kotak ezarri. ik kotatu; kotak ezarri.

Nago, aipatu dituzun autore horiek eta beste askok, nahasi egiten dutela nazionalismoa nazioarekin, nire saiakeran gutxi-asko zehazki akotatzen saiatu naizen zentzuan, hau da, lañoki esanda, nazioa da gizaki talde bat historia luzean barrena urte eta urteetan lotura mota batzuk dituena beste lotura mota batzuetara erreduzigarri ez direnak, esate baterako, soil-soilik ekonomia edo familia motako loturak edota nahi diren motakoak.  ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 162 zbk., , 2007 - iraila-urria

Eta kausa hunegatik, guk ditugu aborritzen aitasaindu erraten denaren arauezko sinagogak eta kongregazioneak, zeren hetatik Jainkoaren egiazko hitza banitu eta akotatu izan baita...  ETC-literatura, saiakera   Izan bainitzen Nafarroako errege, Aingeru Epaltza, Elkar, 2009

Artzaintzako lexikoaz ari garenez, horra hor bi bider irasko hitza, ederki aski akotatua: 23 corderos, 19 embras y 4 irascos (de un año, dos, y tres).  ETC-literatura, saiakera   Goizuetan bada gizon bat..., Patziku Perurena, Alberdania, 2010

Martak eta nik denbora gutxi daramagu elkarrekin, gure lurralde sentimentalak akotatzen ari gara, eta nire oroitzapenetako alde atseginenen alardea egiten badut ere, erreparo handia diot familiako hauts zaharrak gure harreman jaio berrira ekartzeari.  ETC-literatura, saiakera   Horma, Anjel Lertxundi, Erein, 2017

Busto honek behitaldea esan nahi du, eta ez larre akotatua (bustaliza) alegia.  ETC-literatura, saiakera   Goizuetako dokumentu zaharrak, Patziku Perurena, Pamiela, 2017

Esate baterako, liburu baten elkarrizketak hartzen ditugunean, hizkuntza sendoek dialogoen akotazioetan aditz jakin batzuk erabiltzen dituzte, modu jakin batean erabiltzen diren aditz lokuzio batzuk, kasu, badute dialogoak akotatzeko sistema oso bat.  ETC-prentsa   Argia, 2002-05-05

Erabakitzeko eskubide paktatu bat da, akotatua.  ETC-prentsa   Argia, 2004-04-04

Are gehiago, esango genuke oraindik neguko lozorroan topatu ditugula aho bete hortz kalean kamiseta, pegatina errebindikatibo mordoa golkoan zintzilikatu eta nerako akotatuak suertatuz.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2002-05-31

Gune akotatuak dituzten portuetan, erabilerako ordu bakoitzeko 0,75 euro kobratuko zaie autoei eta euro 1 kamioiei.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskal Autonomi Erkidegoko 2003. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legea, , Eusko Legebiltzarra, 2002

Bestetik, ordoliberalen korronte akademikoak ere Alemanian gailendu zen abusu tradizioa akotatzearen aldeko ziren.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Microsoft vs. Europako Batzordea (merkatuko lehia babesten duen Zuzenbidea dela eta), M. Ulazia, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2007

Etxebizitzaren funtsezko ezaugarriak: Kokapen planoa, etxebizitzaren plano akotatua, eskalan egina, eta memoria bat, honako alderdi hauek jasoko dituena:  ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko Foru Legea, , Nafarroako Parlamentua, 2010

Sistema bat egonkorra da, akotatutako sarrera batekin akotatutako irteera-balio batzuk lortzen badira (BIBO - Bounded Input Bounded Output).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Elektronika eta kontrol-sistemak, Oihane Ranero / Araitz Iturregi, EHU/UPV, 2017

Molekulen higidura ez akotatua.  ETC-entziklopedia   Fluido, Wikipedia

Garatutako eskema honetan espazio akotatu bat ageri da, patio ireki batetik sartzen dena (sahn). [...] Batzuetan, Kordobako meskitan gertatzen den bezala, Mihrabaren gertueneko gunea akotatu edo "itxi" egiten da edo pulpito bat jartzen zaio (minbar), orazioa bideratzeko.  ETC-entziklopedia   Kordobako meskita, Wikipedia

Oinarrizko sei bista posible ditugu baina normalean hiru bista erabiltzen dira eta posible denean gutxiago lana sinplifikatzeko neurri guztiak akotatzea posible bada.  ETC-entziklopedia   Sistema diedriko, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus