Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ale2 zina, arnegua, desira edo harridura adierazteko erabiltzen den hitza. ik ala 4.

Ene! Zoragarria zara! Ale, segi nire heziketarekin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 114. orr.

Ale!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 81. orr.

Asteburu txar bat pasa, eta gero... ale!, bizitza osoa aberats pasatzera.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 80. orr.

Ez dituk perretxikoak bezala lortzen, mendira joan eta ale, han edo hemen azalduko da bat! Zoratu egin al haiz?  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 84. orr.

-Ale, etorri, ez duzu nahi bainuontzi polit honetan bainatu?  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.

-Ale, zoazte gustian, eta hi -amak besoetan tinkatzen du mutikoa- habil, laketuko hiz gain hartan [...]  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 75. orr.

[...] hura kantari eta beste guztiok txaloka eta txistuka, barrezka eta oihuka, berealdiko iskanbila sortuz, harik eta azkenean Txutxo etorri eta denak ohera bidali gintuen arte: "Ale, ohera".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus