Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aukeran sargori eta beroegi duzu aroa niretzat. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 215. orr.
Eguzki zoragarria, egun osorako aro ederra agintzen duen lanbro arin batekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 143. orr.
Gutienik egun batzuez izanen bagenu aro ona lagun! Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 158. orr.
Eta zuk berriz ihardesten baldin badiezu haizea jaiki dela, itsasoa bezperan hasia zelako harrotzen, nahiz aroa bare zen oraino; gizona, berriz, adiskide batek gonbidatua zuela. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 113. orr.
Artean gau aro ederra zegoen, ilargiaren adar biak elkar ukitu nahirik bezala ikusten ahal ziren, eta hantxe lotu nintzen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 230. orr.
"... Ez sentitzea beste zaporerik aroaren epelaren baitako laranjondoen azahar-lorearena baino." Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 39. orr.
Anitz urte hauetan aro txarra ukan dugu ardurenean uso ihiziko sasoinean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 87. orr.
Uda egiazki jin aitzin, aroa hezea, hotza, lanotsua izaiten da eta hori ez da ardien onetan: batzuk eztulka, mainguka, besteak mehatzen, esnea galtzen; beha dago artzaina, kexu, agian eguzkiak laster berotuko duela eta bazterrak berdatuko direla. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 78. orr.
Arrats hartan bi gizon, ingelesak, mugaraino lagundu behar zituen, ekaineko aro eder eta epel batez, ilargi xuria lagun. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 59. orr.
[...], gaueko oturuntzei argi egiteko, nahizta etxeak zilarrez eta urrez dirdir egin ez, edo urrezko kasetoidun tenpluetan zitara hotsik entzun ez; aski du ibai ondoko belar finean, zuhaitz luze baten itzalpean, elkarren ondoan etzatea, gorputzak hainbeste handikeria gabe ederki gozaraziz, batez ere aroak laguntzen eta urtaroak belarraren berdetasuna loreztatzen duenean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 99. orr.
Baina, idazten baino lanean zerraikan: aroa ederrera ari zen goizetan ardiak landara gidatzen zituen eta eskolarik ez zuen egunetan, anai-arrebekin bat, aihena estekatzen zuen, lerroz lerro eta lairaz laira. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 22. orr.
Udan eta aro ederrarekin, amen batean apaindu eta karrikaratuko ginatekeen hirurak, aitaren balentria ospatzera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.
India hirutan zatitua da, India Handia izigarri beroa den lekua, India Ttipia aro epeleko lekua. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 74. orr.
Etengabeko aro ederra oparituko zion laino mihi arinetan zaldizka. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 133. orr.
Aroa ez delarik hain ona, ez duelarik aski bero egiten, bertze joko bat badute. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 79. orr.
Haize mina dabil, dotorea aroa etxean utzitako euri zirin, narras, lorrinaren aldean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 77. orr.