Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ageriko1 izlag/izond agerian dagoena.

Ageriko gauza da orobat gorputzaren grabitatea, eta kanporatutako ur bolumenarena, oso estu orekatuak daudela.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 151. orr.

Ageriko logikarik gabe.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 66. orr.

Gai kosmikoetan ezkutaturik daude ageriko bizitza korporalera jaiotzen diren gauza guztien hazi gisakoak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 295. orr.

Zeren, nola lurraz estalitako urak ageriko bidea aurkitzen duen han edo hemen, halatsu gertatzen baita gure konplexuekin, haiek ere azalera egiten baitute Gizonek, normalean, ageriko tiraniaren aurka hormarik sendoenak jartzen dituzte, baina ez dute ikusten zomorro nimiñoa, poliki-poliki horma janez, ibai itotzaileari bide isila bezain segurua zabaltzen diona.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 77. orr.

Erlazioak aurkitzea ageriko loturarik ez duten informazio zatien artean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 25. orr.

Ageriko sintoma gutxi dituzten gaixotasun kroniko asko daude eta haietako askoren ondorioa izaten da erekzioaren disfuntzioa batzuetan.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Ageriko zentzu batek, mundu guztiak ulertzen duena zailtasunik gabe, bigarren bat ezkuta dezakeela, esoterikoa edo profetikoa, argitze lan burutsu batek edo denboraren higadurak agerraraz dezakeena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 127. orr.

Alaitasun bizi batek piztu zuen, jaiki zen, eseri zen berriro, ni bere beso artean estutzeko ageriko gogo batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 387. orr.

Barneko bekatua dela bekatuaren egin nahi izatea eta ageriko bekatua dela bekatuaren orain egitea, eta horrela, nahiz ageriko ekintzan badiren gauza berenaz bereiziak, guztiak moral beraren menpean daude.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 92. orr.

CIAko zerbitzu sekretuak ez ziren "ageriko zantzuez konturatu".  Berria - Mundua   2004-07-22

Ageriko joko kontzeptual honen ostean jarri behar du batek bere burua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 70. orr.

Partida herrenka bukatu zuen, ageriko min keinuak eginez.  Berria - Kirola   2006-01-10

Ezin izan zituen erabat ezkutatu, bere hurbileko lagunentzat bederen ageriko gertatu gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 532. orr.

Adierazpenaren kontzeptuaz gaur egun nagusi diren definizio guztiek nabarmenarazten dute, lehen ere esan dugun bezala, formaren lanaren halako autonomizatzeko joera ageriko bat, gehiegizkoa askotan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 261. orr.

Horrelako gauza ageriko bat ez du berak ukatuko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 63. orr.

Ez dago gizon argiturik, segurtasun komunaren hitzarmen ageriko, argi eta egokiak maite ez dituenik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 110. orr.

Haren beso biluziek, haren lepo biluziak, haren ageriko azal biluzi arrosa guztiak mertxikaren eta gereziaren freskura zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.

Ez zuen deabruak gizakia harrapatuko bekatu hain ageriko eta nabarian, Jaungoikoak debekatutakoa egiten alegia, lehendik bere buruari atsegin ematen hasia ez balitz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 371. orr.

Gramatiken eredua modu orokor eta guztiz ageriko batean azaldu behar dugu, era horretakoak diren hizkuntzen gramatikak proposatu ahal izateko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 79. orr.

Amonak ageriko gogo txarrez esaten zigun sartzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.

Jendeak barra-barra aipatzen zuen Biltzarra, zeinek ageri-ageriko burlaizez, zeinek ahotsa apalduz, zeinek larridura nahiz jakinminez; denek ere, ustez, ezjakintasunez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 206. orr.

Ageriko nahiz ezkutuko etsaien eskura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 143. orr.

Lapurra lapurtutakoa ezkutalekura eraman baino lehen harrapatzen zutenean, horri ageriko lapurreta deitzen zioten erromatarrek; geroago harrapatzen zutenean, ez-ageriko lapurreta zen hura.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 258. orr.

Xose Manuel Beiras buruzagi historikoaren ondorengo alderdiaren ageriko beste aurpegi bat.  Berria - Harian   2005-07-26

Emakume begi ageriko haien atzetik, txerpolariak; batzuek ahoan sua, eta beste batzuek, ezpata okerra sartzen zutenak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 145. orr.

Harengandik hala urrundurik, irabazten dut gutun bidezko harreman ageriko bat hastea harekin, eta haren borondatez.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 137. orr.

Bekatua agerikoa denean, esate baterako, emagaldu ageriko batena eta auzi baten ondoko epaiarena edo tratatzen dituen pertsonak kutsatzen dituen oker ageriko batena.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 57. orr.

Bizio ageriko guziak arinak dira; kaltegarriak berriz hagitz, ontasun itxura baten pean gordetzen direnak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

Hain ageriko izatearen izateaz, esan beharrik ere ez daukana.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 76. orr.

Sufrikario luzeak, sastakaiaren zauria, haginkada pozoitsua, penak eta beldurrak eta aire ageriko ibilaldi luzeak zirela medio, Frodo ahiturik zegoen. aipatu erlazio horiek ez dira ez horren sinpleak ezta horren linealak eta agerikoak ere. planteamendua sinplista bezain agerikoa izatean datza bere indarra.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 269. orr.

Ageriko zen dena, ezkutuko bihurtu zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 234. orr.

2 ageri-ageriko

Hiruzpalau bisita egin zizkien Vueltako medikuei, baina etapa bukaeran ageri-agerikoak ziren muturrekoaren ondorioak  Berria - Kirola   2004-09-15

Ageri-agerikoa da Ander Gurrutxaga Soziologia katedraduna dela  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Ageri-agerikoa zen ez nengoela nonahi.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 91. orr.

-Eragina ageri-agerikoa da, jakina.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 92. orr.

"Zer egin gizon hauekin? Izan ere, ageri-ageriko miraria egin dute: ongi daki hori Jerusalem osoak, eta ezin dugu ukatu.  Elizen arteko biblia   Eg 4,16

3 ageriko gordailu (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Gordailu Hitzartuen (bukaerako eta ageriko gordailuak, bankuarteko eta Estatu batuetako Gobernuaren gordailuez bestelakoak, biltze-prozesuko diru-sailak izan ezik) Totalaren kontuak eta Bankuetatik Kanpoko Diruarena diren bezala, aurtengo urteko apirilean, 174 bilioitara iristen ziren (55,170 1929ko ekainean eta 60,900 1939ko ekainean).  ETC-literatura, saiakera   Kapitalismoa, Sozialismoa, eta Demokrazia, Joseph A. Schumpeter (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Bestetik, beste batzuen ageriko gordailuak onartzen ziren, interes finkoz ordainduak (sopracorpo delakoa); biek osatzen zuten kapital soziala.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren historia ekonomikoa, Askoren artean, EHU, 2013

Kontu korrontea, ageriko kontua edo ageriko gordailua banku-kontu mota bat da, finantza erakunde batean (izan mailegu kooperatiba, banku edo, garai bateko aurrezki kutxa) bezero batek duen diru-gordailu mota bat. ETC-entziklopedia   Kontu korronte, Wikipedia

4 ageriko jokaldi (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Jokaldi handia eta garrantzitsua da denentzat, baina, batez ere, oso ageriko jokaldia da, begi bistakoegia. ETC-prentsa   Berria, 2015-06-14

5 ageriko kontu

Aldaketaren ondoren, Ipar Euskal Herriko bankuetako ageriko kontuen truke interesak jasoko dituzte herritarrek, Europako gainontzeko herrialdeetan bezalaxe.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

Bai, badakit Madrilekoena ere, haien ankerkeriak eta ibilerak ezagunak zaizkit, baina ez nauzu hemen ariko ageriko kontuekin.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 114. orr.

6 ageriko kopia (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Cc ageriko kopia edo bigarren mailako hartzaileak. ETC-entziklopedia   Bcc, Wikipedia

7 ageriko magnitude (corpusean ez dago; ETCn 19 agerraldi)

Tempel 1 ez da kometa dizdiratsua: bere gehienezko ageriko magnitude edo itxurazko magnitudea, oraingoz, 11koa izan da, begi hutsez ikusi ahal izatekoa baino baxuagoa. ETC-entziklopedia   9P/Tempel 1, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus