Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mendian besterik da, haitzak, lurraren hezurrak baitira, agerira datoz, hotsa ateratzen dute oinetako burdineztatuen azpian. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 116. orr.
-Eta indar hori noiz irtengo da agerira? Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 94. orr.
Anne biguna gutxitan azaltzen da agerira, eta nekez baizik ez da uxatzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 289. orr.
Irudi mugikorrean, berriz, eremuz kanpo dagoena beti azal daiteke agerira, dela koadratzea mugituz dela beste irudi batekin kateatuz. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 212. orr.
Eskuak dardaraka ekin zion emakumearen sekretuak agerira ateratzeari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.
Bertako inor ez zen agur haren lekuko izan, babeslekuetan ezkutatu baitziren beldurrez, eta ez ziren agerira atera eguzkia irten eta atzerritar ausart haiek Santutegitik alde egin arte. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 64. orr.
Baina agerira atera zituzten kontuak tamalgarriak izan ziren eta amore eman zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 204. orr.
Bizikletan ibili, dantza egin, ziztu egin, munduari begiratu, gazte sentitu, gazte naizela jakin, horixe nahi dut nik, baina ezin dut hori agerira ateratzen utzi, zeren pentsa ezazu denok erostaka hasiko bagina edo bekozko ilunak jarriko bagenitu... Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 164. orr.
Oroitzapen mingarriak agerira atera eta Fionni pena handia emateko arriskuan egon zen, mutila iragana gainditzen hastekotan zegoen unean. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 135. orr.
Horixe da Unamuno-k beti egiten duena, horrela agerira ateratzen zaiola ezkutuko bere egiazko motibazioa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 121. orr.
Ilargia elurhodei hartatik agerira atera zen eta gau izoztuan zelaiko soroek distira egiten zuten eta berriz hormakristaltxo haien guztien ttiki-ttaka aditu nuen, horietako bakoitzaren barrenean segundo orratz koloretsua mugituko balitz bezala. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 88. orr.
Gerra bat irabazten duenak erabakitzen duela nor den biktima eta nor borrero esaten nuen han, horregatik bihurtu zela kontu hori gatazkaren muina, eta komeni zela, justizian oinarrituriko bake bat lortzekotan, estatuaren biktimak ere agerira azaltzea. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 11. orr.
Saski baten ondoan, kandela piztu batek kolorezko kanta zoli bat hedatzen zuen inguru beltz hartan, bitxiloreen orban zuri biziak, dalien gorri odolkara, bioleten urdintasuna, arrosen mami bizidunak agerira azalduz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.
Egia maiz mingarri, agerira azaltzen denean batez ere. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 108. orr.
Egitate makur eta ezlegezko hauetatik azken agerpidea Castelaren abokatu Eric Dupond-Morettik zuen agerira ekarri, herenegun gertatutako epaiketa saioan. Berria - Mundua 2006-02-18
Sabino Aranarekiko desadostasuna agerira ekarri zuten alderdikide batzuek. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 89. orr.
Piztia ezkutua agerira ekartzeko adorea aurkitu zuen, nolabait esatearren, eta behin egindakoan, beharbada ez zen harentzat hain zaila bigarrenez ere egitea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.
Esan eta egin; Martinek berak lagundurik ekin nion liburu bakarrean bi ziren haren kanpoko azala bere lehengora ekartzeari, hots, labanaz agerira ekarri zuen bigarren kanpo-azala eta beste barru-azala bat egiteari. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 110. orr.
Liburuetan ezagunena, hala ere, Negarra du, hogei bat hizkuntzatara itzulitako liburua, Txernobil osteko mundua kontatzen duena, agintariek egia ezkutatzen saiatuagatik Svetlana Aleksievitxek agerira ekarri zuena. Berria - Kultura 2004-02-21
[...] Tudelak, Alba gabe gelditu ondoren, hirugarren izen aldaketa erabaki zuen, hirugarren bizialdiari ekin zion, aurreko biak ahaztu nahirik, baina ez zuela lortuko jakiteke, aurreko bizialdiak ur-korronteak baitira edonorentzat, bizitzako itsas azpitik tiraka ari direnak, batera edo bestera, batzuetan azpikoa agerira ekarriz, eta besteetan agerikoa azpira eramanez. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 77. orr.
[...], eta haren kide-kideko gaztez eta izamoldez, onar dezazuen hemen gure gortean geratzea denbora apur batez; hala, zuen lagunarteak atseginbideetara ekarri, eta atzeman dezagun ea, egokierak hartarako modua ematen dizueno, badenentz deus, gure ezkutuan, hala joa duenik, eta, agerira ekarririk, gure esku dagoenik konpontzea. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 76. orr.