Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agerian 1 adlag begien aurrean.

Ez zen garaia oraino, eta agerian bizi ziren.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 170. orr.

Agerian zegoen, lehenago horretaz pentsatu izan balu, Fernandok bere bakardadean hil beharra zeukala, bere ohean, edo bere gelako sofan, argazkien irudi beltzen liburuen testamentuaren artean.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 134. orr.

Aztalak agerian eramatearen arriskua  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 189. orr.

Baina kontraesan hori agerian dago edozein azterketa, iritzi edo filosofiarentzat.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 82. orr.

Eta orduantxe neskatoa, ezagutzen ez zutena, desafioka bezala (halaxe esan zidan semeak, behintzat), hankartean, gona motzetik agerian, azpitik, gauza txurixka borobil bat zintzilik zekarrela.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 117. orr.

Predestinazioaren teoria hau indartu nahi izanez gero, hona Eustakioren beste poema-zati bat, 1966koa eta Arestiren Harri eta herri-ren eragin formala agerian duena, edukietan lehengo lepotik segitzen duen arren (hemen ere, "Ama" dioenean ez da Arantxa Benito, Ama Euskara edo Ama Euskadi baizik):  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 106. orr.

Jo dezagun klimatologiaren abantailetara: bere apaletan hor dira gordeta, baina agerian nahi dituenarentzat, hotz-beroen datuak, euri eta prezipitazioenak eta nahibeste kontu eguraldiaren inguruko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 315. orr.

Gero, agerian saiatu nintzen, baina pianoa jotzerakoan bezala, ahal nuen sottigliezza guztiaz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 41. orr.

Bekarrak agerian, ahotsa urratuta, zotinak tartean behin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 210. orr.

Ez zeraman gorbatarik, eta alkandora irekita zekarren, agerian bularra, larrua bezain ile lodiaz estalia.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 121. orr.

Hawaiar alkandora mahuka-motz bat zeraman, bakeroen gainetik agerian.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 72. orr.

Sukaldeko ontzien artean / botila hutsak agerian; / Ai! Edan didaten bizitza / berreskura ahal baneza!  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 31. orr.

Altxatu nintzenean, galtzek beheraka irrist egin baitzuten, nire galtzontziloen mutur bat bistara agerian zen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 20. orr.

Bere sor-tokia agerian eta bixtan dueno, maiz gibelera behatzen du, bihotzak min egiten dio, nigarra dario begietarik, gogo guziak etxeko alderat jauzi egiten dio.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 182. orr.

Aulki gainean zegoen egunkaria hartu du lotinantak, eskuetan darabil nire argazkiak agerian utzi dituela ohartu barik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 129. orr.

2 ageri-agerian

Betazalak hetsiak izanez, betileak beherean eta ageri-agerian aurkitzen ziren.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 65. orr.

Belarri erdia ageri-agerian zegoen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 183. orr.

Esaldia osatu nuenean jaiki egin nintzen, orri laurdena hartu eskuetan, eta, irakaslearen mahairaino joanik, haren gainean laga nuen ageri-agerian.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 135. orr.

Batzuek ageri-agerian dauzkate ezaugarriak; beste batzuek ezkutuago.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 122. orr.

Batzorde karlistek ageri-agerian jarduten zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 85. orr.

Marchand saltokiaz baliatu zen bere krimenak estaltzeko, Egdar Allan Poeren "Eskutitz ostua" ipuinak erakusten digun teknika berberaz: ezkutatu nahi dena ageri-agerian ipiniz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 57. orr.

Ez zuen apain ibiltzea gogoko; erdeinu handiz begiratzen zion Louiseri, honek, xingolazko korapiloak ageri-agerian, adarra jotzen zionean lepoko zapia oker lotua zeramalako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.

Dena, gainera, gorri guztien mobilizazio orokorraz alaituta, zeinek, berehala ikusi zen bezala, gora eta behera ibiltzeko zeregina baitzuten, "ezaxolarik duinena" erakutsiz, zapi eta gorbata gorriak ageri-agerian zituztela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 207. orr.

Milanen, esate baterako, Ansa berri agentziarekin elkarrizketa izan zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Beste hainbat berri agentziari eta telebistari bideoaren kopia eman genien.  Berria - Mundua   2004-05-14

-Nik horrela pentsatzen dut, baina Marie oso ideia finkoetakoa zen, gurasoen pentsamoldea ageri-agerian zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 22. orr.

Hartan, inguruan begiratu eta han non ikusten dudan ageri-agerian kartazal bat, Cook&Son konpainiakoa.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 91. orr.

Arrosarioa eskumuturrera lotu nuen, ageri-agerian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 196. orr.

Aipatu ikerketan, ageri-agerian gelditu zen masa-hedabideek Euskal Herrian duten sinesgarritasun-defizita, herritarren begia eta belarria asko zorroztu direlako azken urteotan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 37. orr.

Haren lotsaizun guztiak ageri-agerian utzi nahi izan banitu bezala.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 115. orr.

Jesusek erantzun zion: - Ageri-agerian hitz egin izan diot nik mundu guztiari; sinagogetan eta tenpluan irakatsi izan dut beti, judu guztiak biltzen diren lekuan, eta ezer ere ez dut ezkutuan esan.  Elizen arteko biblia   Jn 18,20

Izadia serioski aztertzen hasi garen honetan, ageri-agerian dugu auzien zabala eta haiei aurre egiteko geratzen zaigun bide luzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 197. orr.

3 agerian gelditu

Olio-mantxa bat daukazu zurian, eta agerian gelditu zaizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 26. orr.

Berari eta Europako hainbat kateari esker agerian gelditu ziren interbentzio askatzaile haren gordinkeriak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 57. orr.

Lokarria kenduta, zauria agerian gelditu zen: sakona zen, hiltzaileak ez zuen huts egin nahi izan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 33. orr.

Lehen unetik agerian gelditu zen kimika ona zegoela hiruren artean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 102. orr.

Iruditzen zait artzain horiek ez nautela salatuko, baina oker nago, bidean noala herria agerian gelditu zait han behean, eta halako batean bi auto ikusi ditut plazatik ateratzen, eta nire bila datozela pentsatu dut, eta halaxe da, ni nagoen aldera jo dute.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 464. orr.

Administrazioz, elizaz eta bizimoduz, gainerako euskaldunengandik nahikoa bereiz ibili dira zuberotarrak, eta hizkuntzan ere agerian gelditu da urruntasunaren aztarna.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 18. orr.

12.Orain arte esandakoarekin agerian gelditu dira, pertsona natural askok, beldurrak eraginda, pertsona zibil bakarra osatzeko eman dituzten urratsak, eta haien forma.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 107. orr.

Zauria agerian gelditu da: ezinbestekoa dugu argazkiaren estilo liburua.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 67. orr.

Horrela, mauka motzean, beso gaineko arrosa agerian gelditu zaio.     «Bizia lo», 2003 - 90. orr.

Oroitzapen batek hartzen dio gogoa: lurrean zeutzala jertsea goratu eta haren bular txiki eder eta akatsgabeak agerian gelditu zirenekoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 33. orr.

4 agerian geratu

Marra fina izan behar da, oso agerian geratu ez baina nabari dadin.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.

Rosak bere ohe kidearen izena xuxurlatzen zuen behin eta berriro, "Miriam, Miriam... ", eta, oharkabean, tolestuz zihoan maindirea lurrera jausi eta bi emakumeen gorputz biluzi korapilatuak agerian geratu ziren.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 88. orr.

Behera iritsi zenean, hesteak agerian geratu zen baldosa zuriaren gainean, zaindari-andreak erortzean harrotutako geranio-petaloekin nahasian.     «Bizia lo», 2003 - 132. orr.

Azpikeria agerian geratu zenean, gerra abian zen eta hildakoak hamarna milaka kontatzen ziren.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 26. orr.

Isaac Joseph Asscherren ausardia beste hainbat ekitalditan ere agerian geratu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.

Halako batean, gorputza apur bat zutitu eta titiak agerian geratu ziren, zeharka.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 53. orr.

Begirada basati batekin, puntuzko zapia erantzi zuen eta agerian geratu zitzaizkion berriro sorbalda arrosak eta beso mehe samurrak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 142. orr.

Kuleroak jazteko zutitu den istantean neskari agerian geratu zaizkio izter zuriak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 47. orr.

Nire fanfarroikeria agerian geratu zen, ez bainion hitzik ere harrapatu.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 63. orr.

5 agerian jarri

Gauzak agerian jartzea beste erremediorik ez zegok.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 457. orr.

Aurrerago baino ez zen sekretua agerian jarri.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 15. orr.

Honek bai, honek bai jakin du bihotzeko misterioak agerian jartzen!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 301. orr.

Ez zuen asko behar izan gorpuak erabat jiratu eta ur gainean ahozgoratzeko: orekarik batere gabeko pinu enbortzar bat bailitzan, ezkutuko aldea jarri zuen agerian.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 16. orr.

Nire bizitza guztia agerian jarri nahi dizut, egiazkoa, ezagutu zintudan egunean bertan hasitakoa.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 10. orr.

Nahastu egin ote nintzen pasatu zitzaidan burutik, baina haren aurpegiko orbanak agerian jartzen zuen nor zen aurrean neukana.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 119. orr.

Venus Express zundak aste honetan agerian jarri du planetaren alde ezezaguna. Biologia molekularrak agerian jarri zuen zelularen funtzionamendua gobernatzen duten sistema genetikoen eta oinarriko mekanismoen batasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.

Hala jarri da agerian badela gene mota bat organismoen forma zehazten jarduten duena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

Halako mutanteak sortzeak agerian jartzen du mekanismoaren beste alderdi bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 62. orr.

Gona motzak agerian jarritakoa eta elastiko estuak nabarmendutakoa begiesten ari zelarik, ordu bietako kanpaiak aditu zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 49. orr.

Ustekabeko arazoren bat jar dezake agerian simulazio horrek, eta, hala gertatzen bada, arazoa non den atzeman.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 273. orr.

6 agerian utzi

Agerian utzi zidan hori duela egun batzuk kartzela honetan jaso nuen bere gutunak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 191. orr.

Berebat, proiektu horiek onura orokor, ohitura publiko, norbanakoen bozkario eta gauza guztien oraingo egoerarekin izan ditzaketen harremanak agerian utzi beharrekoak dira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 58. orr.

Gauza hauetan, jainkozko atseginak eta ikarak jotzen naute, pentsatuz zure indarrak gauzen izaera zein agerian utzi duen, alde guztietatik bistan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 169. orr.

Besoa jaso zuenean, mahuka motzak besazpi koipetsua agerian utzi zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 59. orr.

Bihotz barnea agerian utzi arte biluziko du Sophie-ren aitzinean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 117. orr.

Tropa nazionalen pasaeran, kale ertzetan jarrita, beren oniritzia agerian utzi nahi zieten herritar batzuek txaloka hartu zituzten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 92. orr.

Dilema honek agerian utzi ditu azken urteotan nahitaezko kontraesanak merkatu bateratze eta zatikatze politikoaren artean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 56. orr.

Hezurrak alde batera boteaz, agerian utzi nituen eraikuntzako harria eta zementua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 124. orr.

Agerian utzi berria zuen Ruche jaunak Elgar bere adiskide zaharrak jarria zion segada.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 415. orr.

Aulki gainean zegoen egunkaria hartu du lotinantak, eskuetan darabil nire argazkiak agerian utzi dituela ohartu barik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 129. orr.

Bere burua probatu nahi zukeen nolabait, bere gizontasuna agerian utzi.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 117. orr.

Kanpora herrestan eraman eta agerian utzi nuen, eliza bateko zimitorioan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 84. orr.

Mugimendu bortitzaren eraginez, atorra zabaldu zitzaion eta ageri-agerian utzi zuen azal gardeneko bular samur arrosa bat.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 129. orr.

Agerian utzi digute hori.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 183. orr.

7 ipurdi agerian

Neskame koitadua hankaz gora jausi zen, gona nahiko bildua zuela, eta ez baitzeraman azpikogonarik, ipurdi agerian geratu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ageri agerian dago (3); ageri agerian gelditu (3); ageri agerian utzi (5); ageri agerian uzten (4); agerian atxikitzen (3); agerian aurkitzen (3); agerian behintzat (5); agerian bizi (4); agerian da (7); agerian dauden (4); agerian dira (3); agerian ditu (4); agerian dituela (4); agerian duk (3); agerian dute (3); agerian egiten (5); agerian egon (8); agerian emaiten (3); agerian eman (4); agerian emanak (7); agerian esan (3); agerian ez jartzeko (3); agerian ezarri du (4); agerian ezartzen du (3); agerian geldi (4); agerian gelditu da (44); agerian gelditu dela (7); agerian gelditu dira (6); agerian gelditu direla (3); agerian gelditu ondoren (4); agerian gelditu zen (41); agerian gelditu ziren (8); agerian geldituko da (9); agerian geldituko dira (4); agerian geldituz gero (3); agerian gelditzea (3); agerian gelditzeko (4); agerian gelditzen ari (11); agerian gelditzen da (12); agerian gelditzen dira (5); agerian gelditzen zen (3); agerian gera (8); agerian geratu da (53); agerian geratu dela (11); agerian geratu den (3); agerian geratu dira (11); agerian geratu zela (5); agerian geratu zen (53); agerian geratu zirela (3); agerian geratu ziren (18); agerian geratu zitzaizkion (4); agerian geratuko da (9); agerian geratzeko (3); agerian geratzen ari (9); agerian geratzen da (21); agerian geratzen dira (6); agerian geratzen zen (6); agerian ikus (3); agerian ikusi (4); agerian ikusten (3); agerian ipiniz (4); agerian ipintzen (3); agerian izan (5); agerian jar (3); agerian jarri du (9); agerian jarri dute (7); agerian jarri nahi (8); agerian jarri zuen (11); agerian jarri zuten (6); agerian jarria (4); agerian jarriko (17); agerian jarrita (3); agerian jarriz (14); agerian jartzeko balio (4); agerian jartzen dituen (3); agerian jartzen du (28); agerian jartzen duen (5); agerian jartzen dute (7); agerian jartzen zituen (3); agerian jartzen zuen (6)

agerian laga (6); agerian utz (3); agerian utzi behar (7); agerian utzi ditu (15); agerian utzi dituela (3); agerian utzi dituzte (5); agerian utzi du (95); agerian utzi duela (9); agerian utzi duen (7); agerian utzi duenez (6); agerian utzi dugu (4); agerian utzi dute (39); agerian utzi dutela (4); agerian utzi duten (5); agerian utzi nahi (27); agerian utzi nahian (4); agerian utzi zituen (11); agerian utzi zuen (88); agerian utzi zuena (3); agerian utzi zuenez (3); agerian utzi zuten (34); agerian utziko du (5); agerian utzirik (13); agerian utzita (13); agerian utzitako (9); agerian uztea (18); agerian uzteaz gain (5); agerian uzten baitu (3); agerian uzten ditu (14); agerian uzten dituelako (3); agerian uzten dituen (6); agerian uzten dituzte (3); agerian uzten du (95); agerian uzten duela (17); agerian uzten duelako (3); agerian uzten duen (12); agerian uzten dute (57); agerian uzten duten (10); agerian uzten zituen (3); agerian uzten zizkion (3); agerian uzten zuen (14); agerian uztera (4); agerian uzteraino (4); agerian zegoen (17); agerian zen (6); agerian zeraman (4); agerian zeuden (8); agerian zeukan (5); agerian zeuzkan (5); agerian zituela (11); agerian zituen (9); agerian zituzten (4); agerian zuela (8); agerian zuen (12); agerian zuten (3); ahalmen atomikoa agerian (4); ahultasuna agerian (3); aldeak agerian (3); arazoa agerian (3); ari da agerian (3); arteko desadostasunak agerian (3); aski agerian (4); asmoa agerian utzi (3); asmoak agerian (5); atzo agerian (5); aurpegia agerian (11); aurpegiak agerian (3); aurrean agerian (6); aztarnak agerian (3)

baina agerian gelditu (3); baina agerian utzi (3); bakarrik agerian (3); balioa agerian (3); batean agerian (4); batek agerian (4); batez agerian (3); batzuek agerian (3); batzuk agerian (6); beharra agerian (9); berak agerian (4); bere burua agerian (4); berriek agerian (3); berriro agerian (5); berriro ere agerian (5); berriz agerian (4); berriz ere agerian (3); beste behin agerian (3); beti agerian (6); bezala agerian (4); biluzia agerian (3); borondatea agerian (3); borroka agerian (3); bularra agerian (6); bularrak agerian (4); dagoela agerian gelditu (3); dagoela agerian utzi (3); datu horiek agerian (3); datuek agerian uzten (3); daudela agerian (3); defentsak agerian (3); defizit demokratikoa agerian (3); dela agerian geratu (5); dela agerian utzi (5); dela agerian uzteko (7); den agerian (8); dena agerian geratuko (3); denen agerian (11); desadostasuna agerian (3); desberdintasunak agerian geratu (3); dira agerian (7); direla agerian (7); ditugu agerian (3); dituztela agerian utzi (4); du agerian uzten (3); du eta agerian (3); duela agerian geratu (3); duela agerian utzi (4); duen agerian (4); dugu agerian (4); dugula agerian (3); dutela agerian geratu (3)

edo agerian (3); emaitzek agerian utzi (3); emaitzek agerian uzten (3); erabakiak agerian (5); eraginkortasuna agerian (3); erakusketak agerian uzten (3); erdi agerian (5); ere ageri agerian (3); ere agerian gelditu (3); ere agerian geratu (10); ere agerian utzi (13); ere agerian uzten (7); ere edertasuna agerian (3); esker agerian (3); estua agerian (3); ez agerian (12); ez da agerian (3); ez du agerian (4); ez zuen agerian (5); eza agerian (10); ezberdintasuna agerian (3); ezjakintasuna agerian (5); ezkutuak agerian jartzen (3); falta agerian (7); gabeziak agerian (9); gaitasuna agerian (3); garrantzia agerian utzi (3); gauzak agerian (4); gelditu da agerian (5); gelditu zen agerian (13); gelditu ziren agerian (5); geratu da agerian (3); geratu zen agerian (6); geratzen da agerian (6); gertatu denak agerian (3); gezurrak agerian (3); guztia agerian (4); guztiak agerian uzten (3); guztiz agerian (4); hain agerian (7); handiak agerian (3); hankak agerian (3); hauteskundeetan agerian (3); honek agerian jartzen (3); honek agerian utzi (4); honek agerian uzten (8); honetan agerian (6); hori agerian gelditu (3); hori agerian geratu (4); hori agerian jartzea (3); hori agerian utzi (7); hori agerian uzteko (4); horiek agerian jartzen (3); horiek agerian uzten (11); horrek agerian jartzen (6); horrek agerian utzi (10); horrek agerian uzten (22); horrek guztiak agerian (3); horren agerian (4); horretan agerian (5); hortzak agerian (12)

ikerketak agerian utzi (3); ilargia agerian (3); inkestak agerian utzi (4); ipurdia agerian (9); irregulartasunak agerian (3); iruzurra agerian (4); izaera agerian (5); izan agerian (3); izanak agerian uzten (3); jarrera agerian uzten (3); jarrerak agerian (4); jartzen du agerian (5); kezka agerian (3); kontraesanak agerian (3); krisia agerian (4); lana agerian (3); maila agerian (6); miseriak agerian (3); nagusitasuna agerian utzi (5); nortasuna agerian (4); oinak agerian (3); oinarriak agerian (4); ondo agerian (6); ondorioak agerian (3); oraindik agerian (6); oso agerian uzten (4); osoa agerian (4); paparra agerian (3); partidak agerian utzi (3); partidetan agerian (4); politikaren porrota agerian (3); politikoa agerian (5); porrota agerian gelditu (3); sakona agerian (3); sekretua agerian (6); sekretuak agerian (3); sendotasuna agerian (3); sorbaldak agerian (4); txarrak agerian (3); txostenak agerian utzi (4); urduritasuna agerian (4); ustelkeria agerian (5); utzi ditu agerian (3); utzi dituzte agerian (4); utzi du agerian (12); utzi dute agerian (3); utzi zituen agerian (5); utzi zuen agerian (16); utzi zuten agerian (4); uzten ditu agerian (3); uzten dituzte agerian (3); uzten du agerian (18); uzten dute agerian (8); uzten zituen agerian (3); uzten zuten agerian (3); zati bat agerian (3); zegoela agerian (3); zegoen agerian (3); zela agerian (6); zeuden agerian (3); zirela agerian (4); zituztela agerian (4); zuela agerian (7); zutela agerian (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus