Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurkako 1 izond kontrakoa.

Ez onartu arduradun baten aurkako salaketarik, bi edo hiru lekukoren aitorpenaz ez bada.  Elizen arteko biblia   1 Tm 5,19

Baina nigan bi kontzeptu aurkako horiek aspaldi aurkitu zuten neurgailua.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 17. orr.

Nolatan izan izuaren garren aurkako babesgailu, alaba baino harresi, bilakatu ninduten gurasoen oinorde?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 50. orr.

Eskolako liburuetan Francoren argazkiak agertzen ziren eta gorri separatisten aurkako garaipenak ikasi behar zituen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 168. orr.

Erdilariaren bitartez, baloia eskuratu nuelarik, tira-ahala lasterka abiatu nintzen, aurkako lerroan zuloak egiten saiatuz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.

Atatürk jenerala izan zen arrakastaren giltza, berak gidatu baitzuen greko, kurdu eta armeniarren aurkako borroka, aliatuek Turkiaren gaurko mugei onespena ematea lortu zuen arte.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.

Berak bakarrik eman zuen zure aurkako testigantza.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 93. orr.

Kotxeen aurkako protesta horietako bat, nik uste.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 48. orr.

Hegazkin aurkako tiroa, udaberriko euria baizik ez da, gure artean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 151. orr.

Ez da ohartzen iritzi desberdinak eta arrazakeria bi gauza direla eta Sophie-k ez lezakeela maita kolore desberdineko jendearen aurkako herrak hazten duen gizon bat.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 125. orr.

Gure laborategian ere agertuko zen nor edo nor nire aurkako pozoi gozotik arnastera.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 80. orr.

Maitatzearen aurkako denez, gorrotoa inola inoiz onestezina da, zergatirik ez dauka.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 82. orr.

Aldeko, aurkako edo erdibideko, denek onartuko dute aho batez bertsoa gauza subjetiboa dela, neurgaitza onenera; neurtezina ia beti.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 169. orr.

Izan ere, gizakiak berekoi, diruzale, harro eta handiputz eta erlijioaren aurkako izango dira.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 75. orr.

2 arrazakeriaren aurkako

Berton jaioak izan ala ez, "euskal herritar guztien eskubide ororen alde» egin zuen atzo Batasunak, arrazakeriaren aurkako astearen karietara.  Berria - Euskal Herria   2006-03-26

Erakundeko zuzendari Chris Myant "izugarri kezkatuta» agertu zen asteazkenean, eta dei egin zien halako kasuak ezagutzen dituzten fakultateei edo ikasleei arrazakeriaren aurkako erakundearekin berehala harremanetan jartzeko.  Berria - Mundua   2004-01-24

Faltsutzaileak arrazakeriaren aurkako militanteak ziren eta bere helburua bete-betean erdietsi zutela esan daiteke.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 63. orr.

Arrazakeriaren aurkako lege zorrotzenak ere ez ditu desagerraraziko gure baitan hain errotuak ditugun eskema xenofoboak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

Arkakusoa errebindikatzen zuten arrazakeriaren aurkakoek sinbolotzat, ez baitu odolaren kausaz inor baztertzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 131. orr.

3 arrazismoaren aurkako

Iaz ere polemika sortu zuen afixa batek Frantzian, arrazismoaren aurkako elkarte katoliko batek auzitara jo baitzuen Costa-Gravasen Amen filmeko afixaren aurka.  Berria - Kultura   2004-02-22

Arrazismoaren aurkako jardunotan aurkitzen dira Unamuno-ren testurik ederrenetakoak -geografia, arraza eta enparauak oro bazterturik- hizkuntzaren gorazarrez, herri baten izpiritu eta arima bezala, edo pentsaera baten sustrai bezala.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 144. orr.

4 aurkako adibide (corpusean ez dago; ETCn 31 agerraldi)

Logikan, aurkako adibidea multzo bateko elementu guztietarako betetzen den proposizio orokor bat ezeztatzen duen egitate bat da.  ETC-entziklopedia   Aurkako adibide, Wikipedia

Allaisen paradoxa itxarondako baliagarritasunaren teoriako independentziaren axioma kolokan jartzen duen aurkako adibide bat da.  ETC-entziklopedia   Allaisen paradoxa, Wikipedia

Bereziki, matematikan erabiltzen dira, formalki frogatu ez diren baina aurkako adibiderik ez duten proposizioak izendatzeko.  ETC-entziklopedia   Aieru (zientzia) Wikipedia

Hala ere, aurkako adibidea ere ezagutu du SEIPekoak: "Alegia, aldarte txarrean daudela Rammstein entzun eta lasaitzen direnak.  ETC-prentsa   Argia, 2005-01-23

Txina jartzen du aurkako adibide gisa.  ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 145 zbk., 2004 - azaroa-abendua

Aurkako adibidea: Txina, mendeetan zehar Erdiko Erresuma, etsairik gabe bere baitan itxita, eta askatasun arrastorik gabe (Refl.  ETC-literatura, saiakera   Kant eta modernitatearen iraultza, Askoren artean, Jakin irakurgaiak, 2005

Baina aurkako adibideak ere ugari dira.  ETC-literatura, saiakera   Zientzia eta hipotesia, Henri Poincaré (Andoni Sarriegi), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Hirugarrena, parte-hartzeari dagokio: prozesu honetan nolabaiteko malgutasuna ikusi dugu, aurkako adibideak badauden arren.  ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 168 zbk., 2008 - iraila-urria

Jakina, badira aurkako adibideak ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia energetikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

5 aurkako gertakizun (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Batezbestekoaren inguruko tarte simetriko bati dagokion probabilitaterako, muturretako balioek (aurreko adierazpenean) gertakizun osagarri aurkako gertakizuna osatzen dutela kontuan hartuz. ETC-entziklopedia   Txebixeven desberdintza, Wikipedia

6 balen aurkako barneko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Armak har ditzaten ere, balen-aurkako barnekoak ahantzi gabe. ETC-literatura, saiakera   Oroit hadi, Pierre Mestrot, Maiatz, 2015

7 balen aurkako txaleko (corpusean ez dago; ETCn 43 agerraldi)

Balen aurkako txalekoa soina baletatik babesteko erabiltzen den jantzi berezia da, mahukarik gabea eta enborra gerriraino estaltzen duena.  ETC-entziklopedia   Balen aurkako txaleko, Wikipedia

Estalki beltzak buruan, balen aurkako txalekoak soinean eta hatz urduriak fusilen katuan, ibilgailuak banan-banan geratzen ari ziren zomorroiak.  ETC-literatura, saiakera   Lehertu da festa, Eneko Aizpurua, Erein, 2016

-Balen aurkako txalekoa?  ETC-literatura, saiakera   Jenisjoplin, Uxue Alberdi, Susa, 2017

Balen aurkako txalekoa jantzita ibiltzen zen Bogotako kaleetan barna.  ETC-literatura, saiakera   Emakumeak, Eduardo Galeano (Mikel Vilches), Txalaparta, 2019

Esan didatenez, Pakistanera joateko ordenagailu mugikorra eta sakelako telefonoa ez ezik, balen aurkako txalekoa ere eman zizuten.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-09-23

Caixara sartu eta kristaletatik kanpora begira, Jokin Zaitegi plazan, mugimendu arraroak sumatu nituen: uniformedunak bazterretara begira, korrika, pinganilotik berbetan eta balen aurkako txalekoak soinean, euren onetik irtenda baleude bezala.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2008-04-25

Guelph-eko Unibertsitateko (Kanada) ikerlari talde baten arabera, mixina izeneko arrainak jariatzen duen mukiarekin balen aurkako txalekoak ekoizterik izango da, besteak beste.  ETC-prentsa   Argia, 2013-06-02

Balen aurkako txalekoak "bizia salbatu" die.  ETC-prentsa   Berria, 2003-09-16

Espainiako Aire Armadako hegazkin batean iritsi zen Cavallo Madrilera, balen aurkako txaleko bat jantzita zuela.  ETC-prentsa   Berria, 2003-07-01

Beroki gizena jantzita, ez dakit zergatik, ez dut inoiz probatu, balen aurkako txalekoa jantzita bezala sentitzen naiz.  ETC-prentsa   Berria, 2006-12-14

Balen aurkako txalekoa jantzita zuen, baina, tiro bat beso azpitik sartu eta bularrean harrapatu zuen gizona, eta zauritu larriak eragin zizkion.  ETC-prentsa   Berria, 2010-03-17

Balen aurkako txaleko berriak ere emango dizkiete ertzain guztiei. ETC-prentsa   Berria, 2010-06-24

8 blokeatzearen aurkako sistema (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

ABS (blokeatzearen aurkako sistema) erabiltzen dituen eragingailu eta sentsore berberekin ardatz motorraren gurpil batek azelerazioan irristatzen duen kontrolatzen du. ETC-entziklopedia   Trakzio kontrol, Wikipedia

9 emakumeen aurkako indarkeria

Haurrak emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak dira, eta, biktimak diren neurrian, babeserako sistemek kontuan izan behar dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Manuela Carmena abokatuak emakumeen aurkako indarkeriari buruzko hausnarketa egin du ondoko artikuluan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

10 erloju orratzen aurkako noranzko (corpusean ez dago; ETCn 33 agerraldi)

Hitzarmenez, erloju-orratzen aurkako noranzkoa da noranzko positiboa.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Faila transformatzailea, haatik, gandorren gailurren artean baino ez da aktiboa, eta bertan sortzen duen mugimendua ezker-alboranzkoa (erloju-orratzen aurkako noranzkoan) da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005

Hitzarmenez, 0 angelua x ardatzetik hasita neurtu ohi da eta erloju-orratzen aurkako noranzkoan handituko da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012

Ebazpena: Korrontea irudiko noranzkoan doala onartzen dugu; gu, berriz, erloju-orratzen aurkako noranzkoan joango gara zirkuituan zehar, a puntutik hasita.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

Sarrera nagusitik eta erloju orratzen aurkako noranzkoan, honako hauek dira eszena nagusiak:  ETC-entziklopedia   Angkor Wat, Wikipedia

Errotazio-mugimendua: bere ardatzaren inguruan biraka egiten duena; erloju-orratzen aurkako noranzkoan egiten du. ETC-entziklopedia   Txikipedia: Errotazio, Wikipedia

11 erloju orratzen aurkako zentzu (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Bi koordenatuak, zeru longitudea, ekliptikaren gainean neurtua, Aries Puntutik abiatuta eta erloju orratzen aurkako zentzuan, eta zeru latitudea dira, azken hau, astroak, ekliptikarekin eratzen duen angelua delarik.  ETC-entziklopedia   Koordenatu ekliptiko, Wikipedia

Zeru longitudea edo longitude ekliptikoa, ekliptikaren gainean neurtutako angelua da, Aries puntutik abiatuta eta zentzu zuzen edo erloju orratzen aurkako zentzuan.  ETC-entziklopedia   Zeru longitude, Wikipedia

12 erlojuaren aurkako

Hemen erlojuaren aurkako etapa jartzea oso erabaki txarra da.  Berria - Kirola   2004-07-22

Erlojuaren aurkako lasterketa hark oso amaiera tristea eduki zuen, larunbat arratsaldean Blanco Garrido hilda agertu baitzen Lasarte inguruan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 123. orr.

"Erlojuaren aurkako lasterketa batean gaude eta Irakeko prozesu politikoarekin konpromisoa dugu.  Berria - Mundua   2004-07-14

Nolabaiteko garaipena zen esnatu eta erlojuaren aurkako lehian egon ordez egun osoa elkarrekin igarotzearen perspektiba.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 43. orr.

13 gasaren aurkako maskara (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Gas-maskara edo gasaren aurkako maskara ahoa eta sudur-zuloak estaliz, arnasbideetan gas kaltegarririk sar ez dadin aurpegian jartzen den tresna da.  ETC-entziklopedia   Gas-maskara, Wikipedia

Herritar asko gasaren aurkako maskarak eskuratzeaz hitz egiten ari dira.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-10-06

Yuksekoba barrutiko herritarrek Firat agentziari kontatutakoaren arabera, Turkiako soldaduek gasaren aurkako maskarak zeramatzaten soinean, eta oxigeno tankeak bizkarrean.  ETC-prentsa   Berria, 2016-03-20

Ongi zekiten, Alhucemasen espainolek jantzitako gasaren aurkako maskarak, mila inguru, britainiarrek salduak ziren eta. ETC-literatura, saiakera   Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik, Ignazio Aiestaran, Elkar, 2010

14 gizadiaren aurkako krimen

Sexu erasoak, bortxaketak, emakumeen sexu organoen erauzketak, emakumeen aurkako indarkeria eta sexu trafikoa pertsonaren eta gizadiaren aurkako krimenak dira.  Berria - Harian   2005-10-18

"Gizadiaren aurkako krimenak" direla eta hartu du barkamenaren diskurtsoak halako garrantzi internazionala.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 108. orr.

15 gizateriaren aurkako

Antisemitismoa gizateriaren aurkako krimena da.  Berria - Mundua   2004-02-20

Zibilen kontrako eraso masibo eta sistematikoak gizateriaren aurkako krimenak dira.  Berria - Mundua   2006-04-25

Genozidioagatik, gerra krimenengatik eta gizateriaren kontrako krimenengatik ari ziren epaitzen buruzagia izandakoa Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegian.  Berria - Mundua   2006-03-15

Sierra Leonarako Epaitegi Bereziak 17 gerra krimen eta gizateriaren aurkako krimen leporatzen dizkio Taylorri. herria¬

Hagako Auzitegiak gerra krimenez eta gizateriaren kontrako krimenez akusatu zuen lehenago Jugoslaviako presidente ohia.  Berria - Mundua   2006-03-14

Gizateriaren kontrako krimenak eragozteko neurriak hartzeko.  Berria - Mundua   2004-07-20

· Milosevici gerra krimenak zein gizateriaren aurkakoak leporatzen dizkiote.  Berria - Mundua   2004-09-01

16 herdoil-aurkako iz antioxidantea.

Herdoil-aurkako baten formula, kromatoetan oinarritua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 202. orr.

Kromatozko herdoil-aurkakoen berniz-ore dontsuan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.

17 istiluen aurkako polizia

"Siriako istiluen aurkako Poliziaren balek beste bost pertsona hil dituzte gaur atzo», gaineratu zuen politikariak.  Berria - Mundua   2004-03-14

18 legez aurkako izlag legez kontrakoa.

Legez aurkako ezer ez dela egon eta dirua ez dela desagertu.  Berria - Ekonomia   2004-05-18

19 sateliteen aurkako arma (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Sateliteen aurkako arma satelite artifizialak ezgaitzeko eta suntsitzeko diseinatutako arma berezia da. ETC-entziklopedia   Sateliteen aurkako arma, Wikipedia

20 suaren aurkako ate (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Beharrezko segurtasun neurriak sute edo uholde kasuetarako: drainatzeak, su-itzalgailuak, ebakuazio bideak, suaren aurkako ateakETC-entziklopedia   Datu-prozesaketa gune, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

adierazpen askatasunaren aurkako (20); aeben aurkako (21); agintearen aurkako (12); ahtren aurkako asanbladak (17); albaceteren aurkako (15); aren aurkako (25); arrazakeriaren aurkako (14); arte ilunen aurkako (37); athleticen aurkako (25)

aurkako adierazpenak (13); aurkako akusazio (11); aurkako akusazioak (17); aurkako argudioak (11); aurkako atentatu (21); aurkako atentatua (41); aurkako atentatuak (20); aurkako atentatuan (11); aurkako auzia (42); aurkako auziak (12); aurkako azken (27); aurkako babes (11); aurkako batzordeak (19); aurkako beste (23); aurkako bi (24); aurkako borrokak (28); aurkako borrokarako (11); aurkako borrokari (23); aurkako botikak (21); aurkako botoa eman (14); aurkako derbia (21); aurkako derbian (16); aurkako ekintza (30); aurkako ekintzak (27); aurkako epaia (26); aurkako epaiketa hasi (19); aurkako epaiketan (18); aurkako erabakia (19); aurkako eraso (93); aurkako erasoa dela (11); aurkako erasoa izan (17); aurkako erasoak salatu (13); aurkako erasoaren (13); aurkako erasoen (17); aurkako erasoetan (12); aurkako erasotzat jo (13); aurkako erresistentzia (19); aurkako estatu (12); aurkako estradizio (20); aurkako euroagindua (14); aurkako froga (12); aurkako gerran (17); aurkako hainbat (18); aurkako helegitea aurkeztu (17); aurkako herri (13); aurkako hitzak (12); aurkako indarkeria bi (20); aurkako indarkeria gizon (28); aurkako indarkeriak (11); aurkako indarkeriari aurre (11); aurkako irainak (11); aurkako iritzia (18); aurkako jarrera (99); aurkako jarrerak (12); aurkako jazarpena (27); aurkako kanpaina (55); aurkako kanporaketa (18); aurkako kereila (19); aurkako krimen (12); aurkako krimena (12); aurkako krimenak (17); aurkako kritika (11); aurkako kritikak (22); aurkako lege (18); aurkako legea (34); aurkako lehen (26); aurkako lehia (30); aurkako lehian (31); aurkako manifestazio (12); aurkako manifestazioa (11); aurkako manifestazioak (13); aurkako mezua (26); aurkako mozioa (13); aurkako mugimendua (11); aurkako nazioarteko eguna (15); aurkako neurketa (14); aurkako neurri (42); aurkako neurriak (70); aurkako neurririk (13); aurkako norgehiagoka (14); aurkako oihuak (34); aurkako operazio (16); aurkako operazioa (41); aurkako operazioan (31); aurkako partidak (32); aurkako partidan (133); aurkako partidarako (18); aurkako partidaren (43); aurkako plataformak (13); aurkako politika (17); aurkako polizia (17); aurkako porrota (12); aurkako protesta (26); aurkako protestak (24); aurkako prozedura (13); aurkako salaketa jarri (34); aurkako salaketak (30); aurkako taldea (13); aurkako tratamendu (11); aurkako tratamendua (13); aurkako tratu (18); aurkako txertoa (29); aurkako zentsura mozioa (12); aurkako zigor (20); aurkako zigorra (17); aurkako zigorrak (11)

batasunaren aurkako (19); baten aurkako erasoan (26); bazterketaren aurkako (12); bere aurkako (84); betisen aurkako (18); birusaren aurkako (11); bushen aurkako (11); celtaren aurkako (12); cperen aurkako (16); demokraziaren aurkako (17); deportivoren aurkako (16); dopinaren aurkako munduko (14); drogaren aurkako (13); egunkaria ren aurkako (23); elkarren aurkako (38); emakumearen aurkako (18); emakumeen aurkako indarkeria (184); emakumeen aurkako indarkeriaren (28); emakumeen aurkako indarkeriari (18); enpresaren aurkako (13); erabakiaren aurkako (16); erasoen aurkako (11); erlojuaren aurkako (13); errauste plantaren aurkako (29); errauste planten aurkako (43); errepresioaren aurkako (18); ertzaintzaren aurkako (13); espanyolen aurkako (17); estatuaren aurkako (11); etaren aurkako borrokan (19); euren aurkako (15); euskal herriaren aurkako (14); euskal herritarren aurkako (16); euskal presoen aurkako (12); euskararen aurkako (20); ezker abertzalearen aurkako (20)

gaitzaren aurkako (21); gazteen aurkako (22); genero indarkeriaren aurkako (13); gerraren aurkako (36); giza eskubideen aurkako (16); gizateriaren aurkako (22); globalizazioaren aurkako (30); gobernuaren aurkako (52); gripearen aurkako (19); gure aurkako (15); guztien aurkako (22); haien aurkako (45); handiko trenaren aurkako (18); haren aurkako (68); hiesaren aurkako (69); honen aurkako (18); horien aurkako (23); horren aurkako (49); ilunen aurkako defentsa (12); ilunen aurkako defentsako (18); iraken aurkako erasoa (20); iraken aurkako gerra (11); itoizko urtegiaren aurkako (22); itunaren aurkako (14); juduen aurkako (13); kazetarien aurkako (14); kideen aurkako (23); konstituzioaren aurkako (21); lagunen aurkako (12); lan kontratuaren aurkako (16); legearen aurkako (35); maiestate gorenaren aurkako (12); malagaren aurkako (23); malariaren aurkako (15); mallorcaren aurkako (11); milosevicen aurkako (16); minbiziaren aurkako (17); ministroaren aurkako (11); musulmanen aurkako (14)

nire aurkako (21); ohiaren aurkako (21); okupazio indarren aurkako (19); okupazioaren aurkako (20); osasunaren aurkako (23); otegiren aurkako (16); palestinarren aurkako (19); planaren aurkako (14); prekarietatearen aurkako (14); presidentearen aurkako (31); proiektuaren aurkako (15); proposamenaren aurkako (15); racingen aurkako (26); real madrilen aurkako (32); realaren aurkako (17); realen aurkako (12); sakabanaketaren aurkako (14); sevillaren aurkako (23); tabakoaren aurkako espainiako (12); terrorismoaren aurkako borroka (36); terrorismoaren aurkako borrokan (42); terrorismoaren aurkako borrokaren (15); terrorismoaren aurkako gerra (15); terrorismoaren aurkako ituna (27); terrorismoaren aurkako itunaren (12); torturaren aurkako taldeak (19); torturen aurkako (19); tuberkulosiaren aurkako (13); udalbiltzaren aurkako (28); ustelkeriaren aurkako (19); valladoliden aurkako (15); zaragozaren aurkako (16)

aurkakoa da (79); aurkakoa dela esan (11); aurkakoa ere (17); aurkakoa izan zen (11); aurkakoa zela (17); aurkakoa zen (11); demokraziaren aurkakoa (11); konstituzioaren aurkakoa (31)

aurkakoak dira (24); aurkakoak direla (23); aurkakoak izan (16)

aurkakotzat jo (14); konstituzioaren aurkakotzat (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus