Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

areago 1 adlag are gehiago.

Aldi bakanetan gertatzen dela dio, eguzkiak erre begitartea areago ilunduz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 11. orr.

Trantsistore intelektual eta moralak dituzten gure hargailuak areago garatzerik bagenu, jaso ahal izanen genuke transmisio kosmiko hori.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.

USA trilogia argitaratzearekin batera, Dos Passos langileen idazlea zelako ustea areago sendotu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 9. orr.

Areago aldarrikatuko nuke esandakoa ingelesa ulertzeko gero eta erraztasun handiago duten (edo izan beharko luketen) ikerlari gazteentzat.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 20. orr.

Leire marmarka hasi da sukaldean, eta giroa areago petraltzeko zer edo zer jausi zaio deskuiduan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 49. orr.

Nola egiazta dezakegu hori areago?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 84. orr.

-Areago esango nuke.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 22. orr.

-Areago nire alde: hori historiaurrea duk.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 40. orr.

Halakoen aurrean, zainetan odola bor-borka sentitzen dut, eta zerbait egitearen beharra areago sentitzen dut.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 87. orr.

Lehen begiratuan, Noeren Kutxatik irtendako animaliek areago dirudite Artistaren batek zein bere aldetik irudikatuak, biziaren aniztasun zabalaren ñabardura infinituetan laketzen zuelarik egile horrek bere fantasia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.

Tonu hanpatu samarra erabili zuen eta konturatu zen bere burua saldu zuela; baina, masailak areago gorritu bazitzaizkion ere, ez zion lagunaren begirada tinkoari itzuririk egin.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 118. orr.

XX. mendeko psikoanalisiak, esan gabe doa, berebiziko materiala aurkitu du Poerengan, eta horrek areago zabaldu du idazle madarikatuaren izena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 12. orr.

Aitak teilatuan egindako lanak egoera areago txartu zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 12. orr.

Errusiarra areago haserrarazteko helburuarekin, altxorraz ahazteko eta ibilaldi espeleologikoaz gozatzeko esan behar zionean, zerbait ikusi zuen horman Cortok:  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 127. orr.

Definizioa eskasa zen, ergela ez esateagatik, eta areago estutu nituen nire burmuinak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.

Parlamentuaren eta Erregearen arteko gatazkak areago zihoazen eta, Hobbesek, bere burua babeste aldera, Elementuak izenekoa argitaratu zuen, 1640an, azken bi liburuak soilik zirriborratu bazituen ere.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 10. orr.

Berdin dio etxe baten teilaturaino jaurtitzen badu, zeruraino, ez da areago hiltzen.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 38. orr.

Nahiz eta Erromako epikureismoaren historia ez den hor amaitzen, areago hasten baizik, eta, nahiz eta beharbada enperadore paganoen aro bat eta kristauen beste bat bereiztu beharko liratekeen, guk ez diogu hitzaurre hau gaindituko lukeen historia horri jarraituko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 21. orr.

Egunen kopuru eta data zehatza ez zaio horrenbeste inporta: areago errepara eta begira izan dio eguraldi jeneroari edo laborearen martxari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 16. orr.

Etxeak bukatzen direnean, errekaren ertzei segituz, badira baratze batzuk, eta altzifre altuak, meheak eta espiritualak sortzen dira haien hesi berdexketatik, bazter honen florentziar itxura areago azpimarratuz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.

Beraz, belarriak ez du zehazki harpak bezala jokatzen; belarriaren jokamoldea areago da viola d'amore batena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.

Aitak semea maite bazuen amak areago.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 118. orr.

Eta hemeretzigarrenean, "Azkenengo besarkada" poeman, areago iragartzen digu pizkundea:  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 15. orr.

Ez zuen lortu, eta begiek bere barne tristuraren maila ematen ez zutelako areago atsekabetu zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 41. orr.

Areago hunkitu zen kalearen amaierara iristen ari zirela ohartzean eta, denborari igarri gabe, Farida Erreginaren plazara agertu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 241. orr.

Ez ditut batere gogoko, beren modernia liberala erakutsi ordez beren extutaxun ergela areago salatzen duten apaiz berddulero horiek ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 28. orr.

Ez beldurrik izan, ez zaitut areago gogaitu nahi... barka iezadazu, arimari garrasi egiten utzi behar nion behingoz, semea hor hilik eta bertan behera datzan ordu honetan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 58. orr.

Eta areago saiatzen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 23. orr.

Jantziak erantzi gabe egiten genuen, lotsak eta gordeka ari beharrak elkar gutiziatzera areago bulkatzen gintuztela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 46. orr.

Gizabanakotasunaren sentimendua garai modernoetan garatu da areago.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 17. orr.

Baina bizikletaldiak eta gaueko haize hotzak, ideiak taxutu ordez, areago mozkortu baizik ez zituen egin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 29. orr.

2 (lokuzio gisa, bere horretan)

Hizkuntzaren zientziak mintzairaren beste elementuak baztertzen ahal ditu, areago, hizkuntzaren zientziak gertatzerik izango du soil-soilik, beste elementu horiek tartean sartzen ez badira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 41. orr.

Laguna gerritik ondo hartuta neukan eta gogoko zuela nabari nuen bere arnasketa atseginagatik eta, areago, eskuez izterretatik heltzen zidala, ez niezaion zakila uzkitik atera.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 43. orr.

Federicok gatazka latzak izan zituen garai batean osaba hauekin eta ez zituen berriro ikusi nahi; areago, zin egiten zuen ez zirela bere anaiak, baizik sasikoak, eta usurpazioa erabiliz ez zegokienaz jabetu zirela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 56. orr.

Areago, uste dut nigatik zerabiltela "merkantzia" berba, ez nezan bitxiontzia ezagutu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 20. orr.

Areago, badu bulta bat lurtarrekin gurutzatu eta nahastekatzen ari direna; hainbat non, endogamia itzelaren amauraunean, nekez baitira jendeengandik bereizten, nekez...  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 30. orr.

Andre gaztea, hori entzunik, biziki poztu zen, baina ez zuen txintik atera, eta zaldunei zerbitzatzen jarraitu zuen, hala baitzen garai hartako ohitura: zaldun ibiltari batek etxe batean ostatu hartzen bazuen, etxeko alaba ezkongabea izaten zuen zerbitzari; areago, aitoren alaba izanez gero.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 27. orr.

Guztiz agerikoa da margotzeko modu hau ez dagoela ikusmen errealetik besteak baino gertuago (areago, puntu batzuetan urrutiago dago).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.

Areago, erranen nuke ez zutela inolako harremanik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 95. orr.

Bidelagunak hurrena kontatu zidana interesgarria zen; areago, oro har, tipoa bera ere begikoxeago iruditu zitzaidan, jadanik urdaileko minik ez neukalakoøø.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.

Emakumearen iritzi aldaketa guztiz zilegi eta, areago, ulergarria zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 127. orr.

Oso umore beltza begitantzen zait, beltzegia aldi honetarako; areago gatazka-lekutik hurbil samar gaudela kontuan hartuta.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.

Areago: zorotzat hartu ninduten (elbarritzat ere bai, gainera).  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 125. orr.

Areago, geure kontzientziazioan, errepresioa izan da zutabe nagusienetakoa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 58. orr.

Edo areago, halako gauzetan aurkitu uste zenuen egiazko denboraren tasuna.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 18. orr.

Areago, ez dakit Literaturan, baina bai behintzat literatur bide batean, horixe da prozedura nagusia.)  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 13. orr.

"Bazen behin, eta bada orain ere, izaki bat gurekin zerikusirik ez duena edo, areago, gure kontrakoa dena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 56. orr.

Areago, Paris osoan ez omen nuen gelarik aurkituko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 67. orr.

Areago, berehala igarri zuten jolasak eman zuela berea.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 43. orr.

Areago, irudipen lausoa nuen ez nuela berriz ere ikusiko sekulan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 207. orr.

Eta areago ere; gerraren osteko urteetan abadea, idazlea, eta beste euskaldun batzuk ostegunero bilduko dira Finca Vigían, hots, Ernest Hemingwayk handik denbora batera Habanan erosiko zuen etxe dotore ederrean, geroago kontatuko den moduan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 67. orr.

Areago, enpresako egiazko postaria, lanean arratsaldean hasten zena, nerbio-krisi larri baten atarian zegoen, enpresatik kanpo ikusten ari baitzen bere burua.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 28. orr.

8 Iseka egiten zidaten etsaiek, areago, neure auzokoek; / ezagunentzat beldurgarri bihurtua naiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 78. orr.

3 (erkaketetan)

Itzalak ziren han, beste ezer baino areago, jaun eta jabe.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 13. orr.

Eta ni beste biak baino areago.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 57. orr.

Baina bat ezagutu nuen zure antza hartuko zuena, bizian baino areago heriotzan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 12. orr.

Gogoeta hori komentu eta monasterioetako sermoi eta hitzaldietan nagusiki egina izateak tratatu teologikoetan baino areago erlijio-demografiazko fenomeno baten laguntza izan zuen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

Hogeita hamarrak baino areago joan zen bortizkerian eta odolzaletasunean...  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 34. orr.

Onera egin zuen, mutu eta herren - hanka okerrengatik baino areago begi kili-koloagatik -, eta negu, uda, euri edo lehor izan, ez zen berehalakoan berriro etxean sartuko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 32. orr.

Danborrada, hain zuzen ere, bufoikeria bat da; XVIII. mendearen bukaeran eta XIX.aren hasieran, gudaroste atzerritarrek behin eta berriz okupatu baitzuten gure hiria, donostiarrek ikusi behar izan zituzten gudarosteen parada, erretreta, martxa eta desfileen erreplika umorezkoa da, karikaturazkoa baino areago.  Askoren artean   «Rataplan» - 15. orr.

Beharbada haurrek egiten duten bezala egiten dute lo elkarrekin, ez besterik, elkarrengana goxo-goxo kuzkurtuz, elkar ukituz, barre eginez, haurtzarora itzuli izan balira bezala, amoranteak baino areago ahizpak diruditela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 115. orr.

-Errauts-eremu bat, zingira baino areago.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 257. orr.

Gogoz kontrakoa genuen, gurera aldatu baino lehenagotik ere - eta, batik bat, ageri zuen bibotearengatik, beste ezergatik baino areago -; eta, orain, are gogoz kontrakoago, gurera aldatu zenez geroztik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 31. orr.

Egoeraren haria, ordea, testuarena bezain zilegi zaio, gure ustez, bertsolariari, bat-bateko bertsoa, behin eta berriz esan dugunez, testu hutsa baino askoz areago baita.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 155. orr.

Hala ere, literatur kritikaren ikuspuntutik begiraturik, jolas soila baino areago doan eztabaida iradokizunez betea da ebanjelariek Jesus ala Jesusek ebanjelariak sortu zituen jorratzea, edo Keats-en ondorengo Shakespeareri buruz hitz egitea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 17. orr.

4 (izenondo gisa)

Arrazoi hori ordea ez da bakarrik zuzengabekoa, deabruak asmatua ere izan behar da eta, nolazpait Kaifasek egin zuena baino areagoa, ezen hark erran zuen: "Ongi da gizon bat hil dadin herriarentzat"55 eta, hori erratera utzi zuenaren xedetan hori egia zen, nahiz deabruak ezarria zuen erran zuenaren ahotan eta, gisa oroz, errotik gezurra ere zen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 159. orr.

Bestalde, Jaunaren uztarria eztia baino gozoagoa da eta gozotasun guztiak baino areagoa; baina uztarri hori ez den guztiak zapore mikatza du arimaren zolaguneko irudi oro baztertu dutenentzat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.

Bere tesia zera da, objektuari buruz pentsatzeko ematen den denbora zenbat eta luzeagoa, orduan eta areagoa bere ondorengo balorapenerako erabiliko den eskema kognitiboaren konplexutasuna, bai eta polarizatuagoa, objektu honi buruzko judizioa.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 99. orr.

Literaturan, Pérez Galdós eta J. Valera-ren judeofobiaren erabilera eleberrizkoa, P. Baroja-ren antijudaismo kalddarra -dexente areagoa Mirande-rena baino-, edo Mourlane Michelena beste euskotarrarena, etab.; oroz gain "konspirazio judu-masoniko" famatua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 191. orr.

5 are eta areago

Are eta areago, gero eta bereizezinago zitzaizkion egunak Morse andreari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 168. orr.

Eta ez dezagun honetaz gehiago hitzik egin, Kondesa izango dun eta Santxika, nahiz eta hi are eta areago mintzatu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 114. orr.

Era horretara baita, trumoi indartsuak astindurik, badirudi dena dardaratzen dela eta mundu zabalaren murru eskergak, bat-batean leherturik, bat-batean zabaltzen direla, kolpera baturiko haize bortitzak hodeia zulatzen duenean eta, beronen barruan sarturik, zirimolaka biratzen eta hodeiaren erdigunea hutsarazten eta ingurua are eta areago trinkoarazten duenean, arik eta, bere indarra eta oldar zorrotza makaldurik, zarata izugarriko burrunban lehertu arte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.

6 areago oraindik

Areago oraindik, gaiztoak bagina bezala irudikatu gaituzte Europan: zer egingo dugu bizimodua irabazteko?  Berria - Ekonomia   2004-10-16

Lipusek berebiziko garrantzia ematen dio hezkuntzari eta areago oraindik, transmisioari.  Berria - Kultura   2006-02-17

Areago oraindik: ikertzaile batzuen arabera, baliteke piramideak eraiki ziren garaikoa izatea Rhind papiroan aurkeztutako material matematikoa; gure aroa baino 2.800 urte lehenago, alegia!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 191. orr.

Pippinen ospe ona nabarmen handitu zen Bergilen begietara, izena eta pasahitza esan ondoren, zaindariak agurtu eta pasatzen utzi baitzion; eta areago oraindik, lagunari ere pasatzen utzi zion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 43. orr.

Guztiok gara iraganeko exiliatu, baina areago oraindik artistak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 51. orr.

Heriotza-zigorrak eragiten duen zirrarak ez du bere ahalmenaz ordezkatzen gizonak ahazteko duen berezko joera; gauzarik oinarrizkoenak ere ahazten ditu, eta grinak bitarteko direnean, areago oraindik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 78. orr.

Kristauon mundu eta gizarte sakralizatu haietan areago oraindik: Hasi Erregena pasa orduko, eta Inauteri eta Karnabalak zirela, garizuma santu hura prestatu behar zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 147. orr.

Areago oraindik, eguzkiaren urte-itzuli askorekin, eraztuna barrutik mehetu egiten da darabilen hatzean, tantaren erorrerak harria zulatzen du, burdinazko golde-nabar okerra soroetan txikitu egiten da ezkutuki, eta harri-bideak jendearen oinetan higaturik dakutsagu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.

Areago oraindik, inon dagoen eskuerarik indartsuena ere berea dute legeek, kontratu hori grina zital baten harat-honat lotsagarrien objektua izan ez dadin.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 68. orr.

Areago oraindik, Big Joek beste animaliak ere etxe barrura ekar ez ziezazkion, haietaz ere libratu egin bide zen: harrika bota zizkion zirauna, musker biak, eta trikua.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 38. orr.

7 areagoko izlag

Bestela, atsegin itzela da hemengo trigueña horiei begiratzea, eta areagokoa horiei liburuak eskatzea eta atzera itzultzera etortzea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 30. orr.

Honenbestez zaituztet igortzen, zu, Kornelio jator hori, eta zu, Voltemand, mandatu hau diezaiozuen Norvegiako errege zaharrari eraman, honako hemen zehazturiko artikuluok biltzen duten honetaz landa harekin deusik tratatzeko beste areagoko eskurik ez duzuela.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 32. orr.

Hitz hori, izen hori da ondorengo kontzeptu guztien oinarria, areagoko kontzepturik ez duena.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 25. orr.

Badirudi, beraz, segmentu-kateatze hutsa baino areagoko egitekoa duela silabak hizkuntza batean.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 136. orr.

2000 urtean Lakuako gobernuak areagoko agindua eman zuen: zakur jabeek, edozein zakur delarik ere, inori  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 75. orr.

Osagai-egitura sistemaren ezaugarri formalak ikergai interesgarria dira, eta erraz erakuts daiteke gramatikaren formaren areagoko garapena beharrezkoa dela, eta egin daitekeela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 55. orr.

Malenkonia satorra bezain itsu da, dagoeneko ez den denbora baten eraiki ezinak bazkatzen du, eta ezari emana baino areagoko eremu ezdeus bat eraikitzen du bihotzean, bertako bazter ilunenak bihurturik hutsunearen satalur.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 56. orr.

Beharbada azaleko letra urrezkoen presentziak areagoko itzala emango zion beraren jardunari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.

Zatarki-paper koipeztatu batez bilduriko pakete bat darama besapean, eta altxorrik preziatuena balitz baino areagoko babesa ematen dio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 222. orr.

Ezagutza baino areagoko behar ezkutu hori, kuriositate asetugabea.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 155. orr.

Euskadiko Ezkerrako zerrendetan agertzeak gainera areagoko meritua zuen han, Tolosako Eskolapioen ikastetxean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 30. orr.

Bazen leku hartan kirats gozo melenga bat, lokatzak eta ur geldiak baino areagoko zerbaitek eragindakoa behar zuena.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.

8 gero eta areago

Harengana bultzatu zuen, gero eta areago, senarrarekiko urruntasunak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 234. orr.

Horregatik pentsatzen dugu batak bestea ordezten dutela teoria zientifikoek, gero eta areago hurbildu nahirik teoria idealera, errealitatearen irudikapen behin betikoa emango duenera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 142. orr.

Gero eta areago gustatzen zitzaizkidan baserritar kutsu hura, usain sarkor haiek (kiratsak zirelarik ere) eta abere marru kontzertu kakofonikoa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 210. orr.

Ongizatearen Estatuari egozten zaion eginkizuna aldatzen da, bere funtzio nagusia gizarte mailako istiluak eragoztea bilakatzen baita gero eta areago".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 145. orr.

Baina Pedrok, gero eta areago: - Zurekin hil behar badut ere, ez zaitut inola ere ukatuko. Eta beste hainbeste zioten denek.  Elizen arteko biblia   Mk 14,31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus