Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nazioarteko Aristides Calvani Heziketa Zentroan bildu ziren adituek Chavezi Estatu Batuekiko bere harremanak zuzendu eta indartu ditzan eskatu zioten. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 38. orr.
Adituek diotenez, Hugoren aipamena ez da zehatza. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.
Adituek hidroterapia deitzen diote. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 206. orr.
Dagoen bibliografia apurra irakurri, aditu pare batekin hitz egin eta Euskaltzaindiarekin harremanetan jarri ondoren, orain arte egin diren proposamenak ez zaizkit oso erabilgarriak iruditzen, dauden moduan. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 19. orr.
-Horretan zeu zara aditua, zeuk dakizu inork baino hobeto. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 175. orr.
OMEko adituek atzo aditzera eman zutenez, beste bi lagun hil dira Txinan hegazti gripeak jota, eta denera 78 dira mundu zabalean gaitzak hil dituen pertsonak Berria - Gaiak 2006-01-12
Zientzia eta bere iritzi etiko-politikoak nahaski transmititzea ere amarru egitea litzateke: bera zientzian baita aditua eta autoritatea, balioetan edo etikan ez. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 78. orr.
Adituak ez dira gai esplikatzeko bat-batean hontzek zergatik aldatu dituzten lo-ohiturak", esatariak irribarre txiki bat egin zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 11. orr.
Hala ere, Gidor Bilbao adiskideari kontsulta egitea deliberatu nuen, bera baita, nik dakidala, Etxeberri Sarakoari buruzko aditurik handiena, eta ikastolan jasotakoaren. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 175. orr.
Hala gelditu zen, zangoak zabalik, esku bat jakaren sakelan eta zigarroa bestean kea zeriola, poza hartu duen adituaren itxuraz. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 120. orr.
Hori esan nahi izaten nien askotan, bai, baina ez nuen modua aurkitzen nire pentsamenduak ulertarazteko, eta bi aditu haien arteko eztabaidak aguantatu behar izaten nituen etxerako bidean eta etxean bertan. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 22. orr.
Adituaren plantak egin nituen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 78. orr.
Gure iritzian jaun agurgarri hau aditua da politika gaietan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 111. orr.
Ez zegoen meteorologian aditu handia izan beharrik aurki euriaren eskuek igurtziko gintuztela igartzeko. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 109. orr.
Operan aditu bihurtzeko bidean nago: bigarren aldiz ikusiko dut aurten Ainhoa Arteta Musettarena egiten. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 132. orr.
Adituek diotenez, poesiaren jatorrizko egitekoa sakratua zen: biziunerik esanguratsuenen liturgia, giza-miseriaren babes eta aterpe. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 104. orr.
Halere, urteak pasatu ahala, eguraldi igarleak ugaltzen doaz eta ikasiagoak bezala, Meteosat eta beste, meteorologian adituagoak eta jantziagoak ere badira. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 160. orr.
Hidraulikako adituak badaki balioesten gorputzak fluidoak zirkularazteko eta kontserbatzeko dituen sistema burutsuak, eta berokuntza- eta eguraste-sistemetako aholkulariari miresgarri gertatzen zaizkio sudurraren eraginkortasuna eta ekonomia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.
Horrek ez du itzultzailea idazle egingo, edo arte aditua Velazquez bihurtuko. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 61. orr.
Horregatik hizketa patologia eta terapiaren eremua lan-sail oparoa da fonetikarien eta bestelako adituen arteko elkar-laguntzarako. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 83. orr.
Amazonia arriskuan dagoela esan dute adituek. Berria - Gaiak 2004-07-30
Horregatik, zuk eskaturiko lan hori dela kausa, gormutuen teknika ikasten ari naiz orain atrako batean bi txukel kalitutako pedagogo aditu ohi batekin. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 250. orr.
Antzematen denez, Hegoafrikako langile adituen artean, gauzak bideratzen ez badira, % 19k HIESa izango du 2015 urterako. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 143. orr.
Nolanahi dela ere, pozten naiz Mr Bunburyk zereginen bati lotzea erabaki izana azkenean, eta mediku adituen aholkuari jarraituz egin izana. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 144. orr.
Biak irakasleak zirela esan zien, gizon adituak oso, elkar ondo ulertuko zutenak. 04ZAbK01¬163span>
Nazioarteko adituek osaturiko epaimahai batek emango ditu sariak, lau guztira: lanik onenari, laburmetrai onenari, zuzendari onenari eta gidoi onenari. Berria - Kultura 2004-09-21
Laneko segurtasunaz ariko dira nazioarteko adituak Donostian. Berria - Ekonomia 2004-06-08
Proiektuak David Mariezkurrena historialariaren eta Maite Domezain adituaren laguntza izango du, eta nazioarteko adituen batzordea du bere gain. Berria - Harian 2005-09-20
Nazioarteko aditu onenei galdetu nien eta %4ko zifra aipatu zidaten. Berria - Euskal Herria 2006-04-30
Horietako zenbaiti "sistema aditu" deritze, giza erabiltzaileen metodoak imitatzen saiatzen direlako. ETC-literatura, saiakera Gogoaren elkartea, Marvin Minsky (Itziar Laka), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Baina hona hemen datorren urtetan garatu beharko diren batzuk: itzulpenerako laguntzak, terminologia lantzeko tresnak, estilo-zuzentzailea eta euskara ikasteko sistema aditua. ETC-prentsa Argia, 2000-10-22
70eko hamarkadan adimen artifizialari berriro bultzada eman ziona, sistema adituen -ingelesezko expert systems- agerpena izan zen. ETC-prentsa Argia, 2009-10-18
Sistema adituen ikerketa bultzatzea da bigarrena, hezkuntza eskubidea berma dadin, jaiotzen garen lekuaren arabera aldaketa handiak baitaude. ETC-prentsa Berria, 2015-11-26
Gerta daiteke nik saltzea sistema aditu bat, ikasten duena zuk ematen diozun esperientziaren arabera. ETC-prentsa Berria, 2016-11-13
Zientzia eta ingeniaritzaz gain, robotika, hizkuntzaren prozesamendua, konputagailu bidezko ikusmena, optimizazioa eta sistema adituak irakatsiko dira. ETC-prentsa Berria, 2019-07-13
Nazionalitateka ibilbide ezberdinak egiten dira, stock effect edo tantakako prozesuan oinarrituta, hari ikusezin batek sistema aditu bat sortzen duelarik. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 165 zbk., 2008 - martxoa-apirila
Beste tresna batzuek (adibidez, SECSI) sistema adituen teknologia erabiltzen dute diseinu-prozesua egiteko, eta diseinuko ezaupideak erregela gisa aplikatzen dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009
Sistema adituak paradoxikoak dira: bakoitzak zer sistemari zerbitzu eman, bada, hura bezain paradoxikoa. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikerkuntza sozialaren estiloak, Jose Angel Bergua, EHU/UPV, 2018
Ikastxip (Zubiri, 1990) izan zen euskara ikasteko garatu zen lehenengo sistema aditua, Idazkide (Diaz de Illarraza et al. ETC-zientzia, zuzenbidea IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, Askoren artean, UEU, 2019
Chatbotak, besteak beste laguntzaile birtualen elkarrizketa sistemetan txertatu ohi dira, solaserako edota euren sistema adituaren eremutik at dauden gaiez aritzeko gaitasuna emanez sistema horiei. ETC-entziklopedia Chatbot, Wikipedia
Kontrol lausoko sistema bat denbora errealeko sistema aditu bat da, eta giza operadore baten trebetasuna inplementatzen saiatzen da. ETC-entziklopedia Kontrol lausoko sistema, Wikipedia