Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fisiologia modernoaren aurrerapenik handiena, Renanek dioenez, biziduna bizi-unitate txikiagoen batura dela aurkitzea izan da, azpiunitate hauek harmonizatuak dihardutelarik guztiak kontzertu bat berean. ETC-literatura, saiakera Historia, arraza, nazioa, Joxe Azurmendi, Elkar, 2014
Azkeneko puntuan, berriz, hau aztertuko litzateke: ea hizkuntza-trebakuntza izan duten animaliek ulertzen duten ala ez sinboloak -hala nola Amerikar Keinu Hizkuntzaren keinuak- azpiunitateak direla, eta keinu berriak sortzeko birkonbina daitezkeela. ETC-literatura, saiakera Gogo basatiak, Marc D. Hauser (Irene Aldasoro), EHU, 2008
Orain badakigu hemoglobina molekula bakoitza lau azpiunitate antzeko samarrez osatua dela, eta bakoitzak 2.500 atomo inguru dauzkala, egitura tridimentsional zehatz batean paratuak. ETC-literatura, saiakera Bai asmo eroa, Francis Crick (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Proteinaz eta RNAz osatuta dago erribosoma eta bi zatitan banatzen da: azpiunitate txikia eta azpiunitate handia. ETC-prentsa Berria, 2009-10-08
Telebista-azpiunitate askok euren bizimodu burujabea dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa, Jose Inazio Basterretxea, UEU, 2002
Audioaren kontrol-mahaiak unitate erabat integratuak izan daitezke, edo, irudian ikusten den moduan, moduluka eginak (azpiunitate konektatuak). ETC-zientzia, zuzenbidea Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006
Ikerketa estrukturalek erakutsi dutenez, hiru azpiunitate berdinez osatutako proteinak dira porinak. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007
Proteina horietariko bakoitzak hiru azpiunitate ditu, a, ß eta?, pisu molekular handienetik txikienera ordenatuta. ETC-zientzia, zuzenbidea Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010
Bakterioen proteinen sintesia 50S eta 30S azpiunitateak dituzten 70S erribosometan gertatzen da; eukariotena, aldiz, 80S erribosometan gertatzen da. ETC-entziklopedia Antibiotiko, Wikipedia
Abiada honetan, axoiaren zitohezurdura osatzen duten proteina azpiunitateak bezalako molekula agregatuak doaz. ETC-entziklopedia Axoi, Wikipedia
Kapsomero izeneko azpiunitatez osatuta dago kapsidea. ETC-entziklopedia Birus, Wikipedia
Propietate elastikoak izateko polimeroek barne-oztopo gutxi izan behar dituzte beren azpiunitate monomerikoen ausazko mugimenduan eta ez dute berez kristalizatu behar (tenperatura normaletan, behintzat). ETC-entziklopedia Elastomero, Wikipedia
Jordaniako dinarrak 10 dirham, 100 piastra eta 1000 fil azpiunitateak ditu. ETC-entziklopedia Jordaniako dinar, Wikipedia
Hamahiru azpiunitate globularrez osaturiko eraztun antzera beha daitezke. Azpiunitate bakoitza 4-5nm-takoa, gune zentral baten inguruan antolatzen da mikrotubuluaren horma eratuz. ETC-entziklopedia Mikrotubulu, Wikipedia