Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpiklase (corpusean ez dago; ETCn 469 agerraldi) iz klase baten barruko klasea.

Ikusten dugu, gure eguneroko bizitzan, konkistaturiko herrietako batzuek azpiklase bat osatzen jarraitzen dutela konkista edo esklaboen inportazioa gertatu zenetik mendetara. ETC-literatura, saiakera   Su-armak, germenak eta altzairua, Jared Diamond (Andoni Sagarna), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Zeina, orotan harturik, mugitzen ari den mundu fisikoa baita, eta mugitzen diren objektuen artean bada azpiklase berezi bat, organismo bizidunak alegia. ETC-literatura, saiakera   Neanderthal kantariak, Steven Mithen (Iraia Yetano), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Beraz, munduko populazioaren %40 bizirik irauten saiatzen dira egunero, "azpiklase" bat osatzen dute. ETC-prentsa   Berria, 2005-10-18

Finantza zentroetako xaxatzaileen aurka altxatu beharrean, azpiklase nazional berriek bat egiten dute muturreko eskuinarekin, eta bertan adore ematen zaie etorkinek eta iheslariek osatutako azpiklase globalaren aurka altxa daitezen. ETC-prentsa   Berria, 2016-02-16

Alegia, matematikoki, baina modu orokor batean, biztanleriaren "masa" edo "gehiengotzat" jotzen den azpiklase zehatz bateko kide bakoitzak dauzkan asmoen multzoa izan behar al du asmo konstituzionalak? ETC-zientzia, zuzenbidea   Ronald Dworkin-en The Forum of Principle, J.R. Bengoetxea, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2000

Azpiklase horiek ezberdinak dira, genetikari, egiturari eta funtzioari dagokienez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007

Klase berria maila txikiagokoa da, eta azpiklase edo ume deritzo. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008

Klase eta azpiklase bakoitzak bere rolak ditu eta, ondorioz, VN-n aditzaren argumentu berari rol bat baino gehiago esleitzen zaizkio askotan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskal hizkuntzalaritzaren egungo zenbait ikerlerro, Askoren artean, UEU, 2014

Bigarrenean, berriz, umeari elementu multzo bat erakusten zaio -adibidez, loreak (tulipak eta nartzisoak)-, eta, ondoren, galdetzen zaio ea ba ote den azpiklase horretako (tulipanak) kide gehiago edo klase horretako (loreak) elementu gehiago. ETC-zientzia, zuzenbidea   Garapen biologikoa eta kognitiboa bizi-zikloan, Izarne Lizaso Elgarresta, UEU, 2014

Agaricomycetidae Basidiomycota filumeko perretxikoen azpiklase bat da. ETC-entziklopedia   Agaricomycetidae, Wikipedia

DES hirukoitzak ez du zifraketa anizkoitza jarraitzen, bere azpiklase guztiak ez direlako independenteak. ETC-entziklopedia   DES Hirukoitza, Wikipedia

Azpiklase honi "Granny" Smith izena eman zitzaion lehen aldiz landatu zuen emakumearen omenez. ETC-entziklopedia   Maria Ann Smith, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus