Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpiespezie (corpusean ez dago; ETCn 792 agerraldi) iz espezie baten barruko espeziea.

Emakumeak ez dira ez arraza bera, eta ez arrazaren erdia ere: ugaldu beste helbururik ez duen azpiespezie bat dira. ETC-literatura, saiakera   Bigarren sexua, Simone de Beauvoir (Irene Arrarats Lizeaga), Jakin / Elkar, 2019

Esan dezagun, halaber, espezie esferikoaren azpiespezie bat ere badela: espazio eliptikoa. ETC-literatura, saiakera   Erlatibitatearen teoria, Albert Einstein (Jose Ramon Etxebarria), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Era berean, gure espezieak, Homo sapiensak, hainbat azpiespezie (arraza) izan zitzakeen nabarmen desberdinak ziren gene-gaitasunak zituztenak. ETC-literatura, saiakera   Gizonaren neurketa okerra, Stephen Jay Gould (Oihane Lakar), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

10.000 urteetan, ehunka mila urte lehenago bereizi ziren Indiako eta Eurasiaren mendebaldeko azpiespezie basatietatik abiatuta. ETC-literatura, saiakera   Su-armak, germenak eta altzairua, Jared Diamond (Andoni Sagarna), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Orain gutxi arte Afrikako elefante guztiak espezie bereko kideak zirela uste zen, azpiespezietan baino ezin zirela bereizi. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-09-27

Kalamua Cannabis sativa generokoa da, eta hiru azpiespezie daude: sativa, indica eta ruderalis. ETC-prentsa   Egunkaria, 2003-02-04

Donostian, Urgullen eta Santa Klara uhartean, sugandila azpiespezie berezkoa dagoela diote zenbait adituk, eta orain EHU ikerketa genetikoa egiten ari da, dudak argitzeko. ETC-prentsa   Berria, 2006-05-31

Erresuma Batuko hainbat ikerketatarako erakundek galtzear dagoen errinozero zuriaren azpiespezie bat klonatzeko asmoa agertu dute. ETC-prentsa   Berria, 2008-04-30

Naturzale denak gozatu zirraragarria hartuko du segururik, hauengana hurbildu eta, espezie eta azpiespezie bakoitzaren bereizgarriak gidarik onenean legez islaturik aurkitzean. ETC-prentsa   Argia, 2000-11-26

Arteen artean, adibidez, mikatza da Quercus ilexsubsp ilex azpiespeziearen alea, gozoa aldiz Quercus ilex subsp ballota azpiespeziearenaETC-prentsa   Argia, 2011-04-03

Adibidez, arto-barietate modernoak Zea generoko teosinte izeneko azpiespezie baten ondorengo etxekotuak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Alaskako altzea edo altze erraldoia ("Alces alces gigas") altzearen azpiespezie bat da. ETC-entziklopedia   Alaskako altze, Wikipedia

Azpiespezie ugari dauden heinean, kannabinoide hauen ehunekoak oso aldakorrak dira, baina sustantzia nagusia Tetrahidrocannabinol THC edo delta-9-tetrahidrokanabinol izan ohi da. ETC-entziklopedia   Cannabis sativa, Wikipedia

Espezieak azpiespezietan bana daitezke, toki espezifikoetara moldatutako berezitasunak dituzten organismo-multzoak identifikatzen badira. ETC-entziklopedia   Espezie, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus