Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpieskualde (corpusean ez dago; ETCn 168 agerraldi) iz eskualde baten barruko eskualdea.

Are gehiago bereizitako espezieetan, banaketa-eremua eskualdeetan azpibanatuta dago, eta azpieskualde horietako bakoitzean forma edo forma-sorta jakin bat bizi da, beste inon ez dagoena. ETC-literatura, saiakera   Genetika eta espezieen jatorria, Theodosius Dobzhansky (Aiora Odriozola), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Hiru azpieskualde lotzea: Bergaraldea, Oñati eta Leintz-Aramaio. ETC-prentsa   Egunkaria, 2003-01-16

Pauso horiek pixkanaka emango dira lurralde osoan, eskualde eta azpieskualdeetako oreka gordez, betiere. ETC-prentsa   Goienkaria, 2009-10-23

Bertan eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzari osasun-asistentzia plan bat azpieskualde honetarako, hornidura mistoko ereduaren alde Lehen Arreta publikoa eta espezialitateak eta ospitalizazioa kontzertatuak egiten duena, Donostia Ospitaleko langileen eskubideak errespetatuz. ETC-prentsa   Argia, 2011-05-15

Izan ere, Gasteizko gobernuak eta Errioxako Jatorri Izen Kontrolatuak 2013ko uztailean publikoki hitzartu zuten azpieskualdeen etiketak jartzea. ETC-prentsa   Berria, 2015-05-09

Kasurako, Erribera hartuko duen eskualdea sortzea proposatu diete, ondoren bi azpieskualdetan banatzeko. ETC-prentsa   Berria, 2017-12-20

Hezkuntza Bereziko prestazioei buruz irizpide berberak konpartitzen dituzten eskualdeko elkarte edo herrialdeko erakundeek elkarrekin jardun dezakete eskualdeko edo azpieskualdekoak diren eta jadanik existitzen diren kooperazio mekanismoen babespean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hezkuntza Bereziaren oinarri pedagogikoak, Leire Darreche, Edurne Zenitagoia, UEU, 2008

Murrizketa gehigarri horiek egingarritasun-eskualdea zatitzen dute azpieskualde osagarrietan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010

Horiek denak kontuan hartuta, komeni da eremu hori hiru azpieskualde oso bereizitan banatzea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

Handiagoa den Uribe eskualdearen azpieskualdetzat jo ohi da. ETC-entziklopedia   Uribe Kosta, Wikipedia

Garaziko Hergarai azpieskualdekoak: buru beroak. ETC-entziklopedia   Zerrenda: Nafarroa Behereko herrietako ezizenak, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus