Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpieremu (corpusean ez dago; ETCn 59 agerraldi) iz eremu baten barruko eremua.

Eta, laster jabetu nintzenez, magnetismo haren eremuak bazituen bere azpieremuak ere, eta horietariko bakoitzari ezaugarri edo tasun jakin batzuk zegozkion. ETC-literatura, saiakera   Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua, Edorta Jimenez, Txalaparta, 2018

Espezieen eremuak kontinenteen arabera edo azpieremu handien arabera marrazten dituzten mapa geografikoak abstraktuak dira. ETC-literatura, saiakera   Genetika eta espezieen jatorria, Theodosius Dobzhansky (Aiora Odriozola), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Eremuak eta azpieremuak bereizteko erabiltzen diren zeinu diakritikoak ere (parentesia, puntua, marra, etab.) zehatz-mehatz azaltzen dira. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 118 zbk., , 2000 - maiatza-ekaina

Ñabardura txiki bat dago, Bordele bezalako kalitatezko sor-marketan izendapen ezberdinak ez dira azpieremuak, ez daudelako azpian. ETC-prentsa   Berria, 2015-05-17

Donostia, esate baterako, bost eremutan banatzen dugu, eta eremu bakoitza, azpieremu txikiagotan. ETC-prentsa   Berria, 2016-10-28

Badira, esate baterako, eremu bat bi azpieremutan, bata metaketazkoa eta bestea inhibitzailea, banatuta duten kortex-zelulak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Irudia, Jacques Aumont (Josu Zabaleta), EHU, 2004

Laginketa geruzatuaren xedea da eremu bat aski homogeneo diren hainbat azpieremutan zatitzea da betiere azpieremu horiek aztertzen ari garen fenomenoarekin zerikusia dutela suposatuta. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

Azken kasuan, eremuak bi edo hiru azpieremu izan ohi ditu: gorde beharreko benetako balioa, eremuaren izena, eta, zenbait kasutan, eremuaren luzera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008

Banaketa horretan, Nafarroa Garaiak 7 eremu, 18 azpieremu eta 68 eskualde dauzka. ETC-entziklopedia   Nafarroa Garaia, Wikipedia

Kostaldea-barnealdea banaketa ere pertinentea delarik, azkenean azpieremu gastronomikoak egiteko orduan mugaketak gutxi gorabehera okzitanieraren dialektoenarekin bat egiten du. ETC-entziklopedia   Okzitania, Wikipedia

Hasierako ikertzaile nagusiak Sewall Wright, J. B. S. Haldane eta Ronald Fisher izan ziren, aldi berean genetika kuantitatiboaren azpieremua sortu zutenak. ETC-entziklopedia   Populazioen genetika, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus