Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontua zen kostaldeko kobazuloren batean egiten den azpidialekto batean ari zitzaidala, eta abiadura bizian. ETC-literatura, saiakera Etxeak eta hilobiak, Bernardo Atxaga, Pamiela, 2019
Alderantziz, nahiz eta herri ugari ez izan, eskimalak eremu zabal-zabalean bizi dira, Alaska eta Canadatik Groenlandia eta Siberiaraino hartzen duena, eta dialekto, azpidialekto eta aldaera anitz dituzten zenbait hizkuntza mintzo dira. ETC-literatura, saiakera Ehiztariaren isilaldia, Luis Garde, Pamiela, 2015
Eremu horretan azpidialekto bat dago, hegoaldeko katalanera edo iparraldeko valentziera deitzen zaiona. ETC-prentsa Berria, 2006-04-08
Han solastatzen zen euskara goi nafarrerako azpidialekto gisa izendatu zuen Bonapartek. ETC-prentsa Berria, 2019-12-21
Gaskoiaren sei azpidialektoen arteko bereziena kontsideratzen den biarnesak, bestalde, piriniar aragoiera eta katalanarekin kontaktu-gune ugari ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 35 zbk., , UEU, 2000 - urria-abendua
Beraz, dendrograman biltzen den informazioarekin hizkera horiek sei azpidialektotan biltzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskalkien sailkapen berria, Askoren artean, EHU/UPV, 2019
Asturiera hiru dialektotan banaturik dago: mendebaldekoa, erdialdekoa eta ekialdekoa eta horiek, era berean, zenbait azpidialektotan. ETC-entziklopedia Asturiera, Wikipedia
Honetaz gain, dialekto bakoitzaren izaera ez da monolitikoa, eta azpidialektotan bana daiteke. ETC-entziklopedia Katalanaren dialektoak, Wikipedia
Bere sailkatze-lanean, hiru multzo handitan zortzi dialekto, hogeita bost azpidialekto eta berrogeita hamar barietate bereizi zituen. ETC-entziklopedia Luis Luziano Bonaparte, Wikipedia
Badaude beste azpidialekto batzuk halaber: ahirani, dangi, samavedi, khandeshi eta chitpavani marathera. ETC-entziklopedia Marathera, Wikipedia