Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpidazketa (corpusean ez dago; ETCn 66 agerraldi) iz ikus-entzunezkoetan, esaten denaren itzulpen edo transkripzioa, eskuarki behealdean agertzen dena. ik azpititulatze.

ETBren zenbait gasturen bilakaera 1983 eta 1994 bitartean (bikoizketa eta azpidazketa, korrespontsaliak (ENG) eta produkzio zerbitzuak eta enkarguzko produkzioak) ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 194_ 195 zbk., , 2013 - urtarrila_ apirila

Bi bide nagusi erabili izan dira fikziozko produktuak hizkuntza batetik bestera aldatzeko: azpidazketa eta bikoizketa. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 151 zbk., , 2005 - azaroa-abendua

Generalitateak azpidazketaren gastuak finantzatuko ditu, eta arlo horretan egindako lanaren hizkuntz-kalitatea kontrolatuko du. ETC-prentsa   Berria, 2003-10-02

Hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatutako lanak mundura zabaltzeko azpidazketa askoz ere egokiagoa da bikoizketa baino, mahai inguruan parte hartu zuten hizlarien ustez. ETC-prentsa   Berria, 2015-09-20

Dudarik gabe, bikoizketarekin alderatuta, ekonomikoki merkeagoa izateaz gain, kulturalki aberatsagoa ere bada azpidazketa, jatorrizkoaren soinua errespetatzen duelako eta hizkuntzak ikasten laguntzen duelako. ETC-prentsa   Berria, 2017-12-07

Azpidazketa aipatu dut, itzulpen-modalitateetan ere aldaketa sakonak izan baitira azken hogeita hamar urteotan; ikus-entzunezko itzulpenaren alorrean, esaterako. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hitzen artean. Axun Aierbe gogoan, Askoren artean, UEU, 2012

Bikoizketa vs azpidazketa gaiari heldu zaio azken atalean, eta literaturan sarri ageri diren argudioak mahairatu dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 85 zbk., , UEU, 2013 - apirila-ekaina

Ikus-entzunezko itzulpengintzaren baitako modalitate ezberdinen artean azpidazketa, bikoizketa, off ahotsa eta opera eta antzerkirako gainidazketa daude. ETC-entziklopedia   Itzulpen ikasketak, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus