Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abarkadun 1 izond/iz abarkak erabiltzen dituena, baserritarra.

-Besarkada amultsu batean biltzen ditut neure bular minduan atorrabakoak eta abarkadunak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 228. orr.

Aipagarria da, Mogelek zioena zeharo asimilatua baitu, Domingo Agirrek Garoan, abarkadunen eleberritzat har daitekeen liburuan, "abarkadunei" buruz dioena: Ez zuen deus ikustekorik oraingo laborari bizardun eta abarkadunarekin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 149. orr.

Esan nizuna: ikusi zeinen beldurtiak diren abarkadun txepel hauek...  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 126. orr.

Handik hamabi bat urtera, nekez ezagutuko genuke liburuaren azaleko Xabiertxo abarkaduna inspiratu zuen Xabier haragizkoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 26. orr.

2 infantzoi abarkadun (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Infantzoi abarkadunek, horiek gobernatzen dute auzuneetako aberastasuna. ETC-literatura, saiakera   Erresumaren ilunsentia, Mila Salterain, Txalaparta, 2014

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus