Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpibanaketa (corpusean ez dago; ETCn 75 agerraldi) iz sailkapenaz mintzatuz, banaketa baten barruko banaketa.

Gure psikologiak ez du hori ohartu azpibanaketa batzuen aurrean atzera egin duenean. ETC-literatura, saiakera   Morala eta erlijioaren bi iturriak, Henri Bergson (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Izakiak espiritualetan eta materialetan orokorki bereizteak hiru adar orokorreko azpibanaketa dakar. ETC-literatura, saiakera   Pentsamendu ilustratua - idazlan hautatuak I, D'Alembert, Diderot eta Priestley (Haritz Monreal), Pentsamenduaren Klasikoak, 2004

Banaketak aurrera egiten duen heinean, gero eta zailagoa da azpibanaketa berriak bereiztea. ETC-literatura, saiakera   Artikulu eta hitzaldien bilduma, Charles Sanders Peirce (Ibon Uribarri), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005

Badirudi azpibanaketa horrek karolinjioen garaitik jaso zuela bultzada handiagoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Artearen teoria, Askoren artean, EHU, 2010

Arroka ez-detritikoen artean, konposizioa eta formazioa aintzat hartuta, motaren araberako azpibanaketa egiten da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lurzorua aztertzeko eta ikertzeko oinarriak, Askoren artean, EHU, 2010

Kieze barrutia ere aipatzen da, hau azpibanaketa ez ofizial eta txikiago bat da, normalki enparantza edo leku nabarmen baten kokatua dago, eta izen herrikoi edo informal bat izan ohi du. ETC-entziklopedia   Berlingo barrutiak, Wikipedia

Beren aldetik "community councils" ("erkidegoko barrutiak") barrutiaren barneko azpibanaketak ordezkatzen dituzten erakunde informalagoak dira. ETC-entziklopedia   Eskozia, Wikipedia

1936ko irailetik 1937 martxora bitartean Eusko Gudarostearen egitura batailoiek osatzen zuten, banaketa edo azpibanaketarik gabe. ETC-entziklopedia   Eusko Gudarostea, Wikipedia

Leinu honen azpibanaketa egiteko banaketa posible bat baino gehiago daude. ETC-entziklopedia   Hominini, Wikipedia

Dialekto horren azpibanaketa nagusia Decies-eko irlandera (Waterford hitz egiten dena) eta gainontzekoen artean dago. ETC-entziklopedia   Irlandako gaelera, Wikipedia

Yerkes behatokiak Harvarden sailkapenean azpibanaketa batzuk txertatzea proposatu zuen azpindizeak erabiliz, adibidez, A1etik A9ra bitartekoak. ETC-entziklopedia   Izarren sailkapena, Wikipedia

Azpibanaketa honen arabera, Lurra zehazki Alfa eta Beta kuadranteen arteko azken muturreko mugan dago, galaxiaren erdigunetik erdi bide ingurura. ETC-entziklopedia   Kuadrante galaktiko, Wikipedia

Brusela-Hiriburua eskualdeak 19 udalerri ditu, Belgikako erdialdeko eskualde horren azpibanaketa direnak. ETC-entziklopedia   Zerrenda: Brusela-Hiriburua eskualdeko udalerriak, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus