Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azokagune (corpusean ez dago; ETCn 53 agerraldi) iz azokak egiteko esparrua.

Lasterka zihoan azokagunearen kanpoalderantz, hondartzako duna pikoetara bidean. ETC-literatura, saiakera   Aurpegirik gabeko hiltzaileak, Henning Mankell (Juan Mari Mendizabal), Erein, 2009

Urteetako tentsio ugarien ostean, Amioko azokagunean (Compostelan) egindako BNGren nazio batzarrak hausturaren bidea ireki zuen alderdi soberanistan. ETC-prentsa   Argia, 2015-09-06

Lasa anaiekiko hitzarmenari esker, Gizpuzkoako kale azokagune handienetan salgai egongo da eta Patxi Aldanondok, aldiz, hiri barneetarako janari saltokietara eramango du Muskildiko kooperatibako mozkina. ETC-prentsa   Berria, 2007-01-02

Irati azokagunean egingo da ekimena, 18: 00etatik aurrera. ETC-prentsa   Berria, 2011-06-15

Horretarako, kamioi bat jarriko du Belorrietako azokagunean, 10:00etatik 13:00etara bitartean. ETC-prentsa   Goienkaria, 2002-06-14

Joanden asteburuan iragan da Bioterra azoka Irungo Fikoba azokagunean, Eko-Nekazaritzak eta Biharko Lurraren Elkarteak antolaturik. ETC-prentsa   Herria, 2008-06-12

Ostiraletik igandera iraunen du, lehen aldikotz Miarritzen, Irati azokagunean, Parmeko aireportuaren ondoan. ETC-prentsa   Herria, 2011-11-03

Antzinako hiriko azokagunea zen, Tiber ibaiaren harana zeharkatzen zuten bideek bat egin zuten tokian. ETC-entziklopedia   Foro Boarioa, Wikipedia

Azokaren plaza historikoa (Markt), munduko azokagunerik ederrenetakotzat jotzen zen. ETC-entziklopedia   Hildesheim, Wikipedia

Macroom (irlandako gaelera irlanderaz "Maigh Chromtha") Irlandako Errepublikako hego-mendebaldean dagoen Cork konderriko udalerria eta azokagune bat da, bere urak Lee ibaia Lee ibaira isurtzen dituen Sullane ibaiaren ertzean kokatzen da. ETC-entziklopedia   Macroom, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus