Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azikliko (corpusean ez dago; ETCn 93 agerraldi) izond modu ziklikoan gertatzen edo aritzen ez dena.

Zikloalkanoek IUPAC arauen araberako izenak dituzte, eta haien propietateak, normalean, karbono kopuru bera duten analogo ez-ziklikoenen ezberdinak dira (ez-ziklikoei azikliko ere deitzen zaie). ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Egitura eta portaera bera duten objektuek klasea osatzen dute, eta klaseak hierarkiatan (edo grafo aziklikoetan) antolatzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009

1 Alkano aziklikoen formula orokorra CnH2n2 da, non n-k karbonoen kopurua adierazten baitu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Formulazioa eta nomenklatura kimikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2019

Batzuetan albo kate irekiak zikloak baino atomo gehiego dituenean edo molekula batek ziklo bat baino gehiago baditu, zikloalkanoa konposatu aziklikoaren ordezkatzailetzat hartzen da eta zikloalkil moduan izendatzen da. ETC-entziklopedia   Alkano, Wikipedia

Poro sortzaileak (Gramizidak): Ionoforoak ez bezala, aminoazido (polipeptido aziklikoak) kate linealak dira, akzio mekanismo desberdin bat dutena. ETC-entziklopedia   Antibiotiko, Wikipedia

Biosferan dagoen isoprenoide azikliko ugariena denez, ingurune urtarretan traza biogeokimikoak aztertzeko erabiltzen da. ETC-entziklopedia   Fitol, Wikipedia

Heteroziklo aseek deribatu aziklikoek bezala jokatzen dute. ETC-entziklopedia   Konposatu heterozikliko, Wikipedia

Modu honetan, ordena bakoitza grafo zuzendu azikliko baten berdin bezala ikus daiteke, non adabegi bakoitza partzialki ordenatutako multzoko elementuak diren eta bide zuzendu bat ematen duena "a"-tik "b"-ra baldin eta soilik baldin "a? b". Aziklikoaren baldintza kentzean, aurre-ordenak ere lor daitezke. ETC-entziklopedia   Ordena-erlazio, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus