Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azidosia ehunetan eta odolean azido gehiegi egoteak dakarren egoera anormala da, pH-aren beherakadarekin agertzen dena. Diabetesaren eta beste nutrizio-gaixotasun batzuen azken fasean ikusten da batez ere. Azidosi metabolikoa giltzurruneko gutxiegitasunak edo beherakoek eragiten dute; arnas azidosia, berriz, arnas gutxiegitasunak. ETC-entziklopedia Azidosi, Wikipedia
Errakitismoa giltzurruneko azidosi tubularra eragiten duten giltzurrun gaitzek ere sor dezakete. ETC-entziklopedia Errakitismo, Wikipedia
Koma diabetikoa diabetes mellitus gaitzak jota dagoen gaixo bat deskonpentsatzen denean agertzen den koma da, azidosi larriarekin. ETC-entziklopedia Koma diabetiko, Wikipedia
Odolaren azidosia sortaraz dezaketen eragileen artean bihotzeko etena, giltzurrunetakoa, diabetesa, luzaroko beherakoa edo proteina askoko dieta egon daitezke. ETC-prentsa Berria, 2005-05-05
Azidosi larriaren eraginez, animalia hil egin daiteke. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007
Zetosi-egoerak azidosi metabolikoa eragiten du, hau da, odolaren pH-a jaisten da, eta aldaketa hori oso kaltegarria da zelulentzat. ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen , UEU, 2007
Birika-edemak eta perfusio murriztuak hipoxia eta azidosi sistemikoa eragin ditzake. ETC-zientzia, zuzenbidea Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010
Izan ere, asfixia terminoa arnas gasen trukearen desoreka eta ondorengoko azidosi metabolikoaren garapena bezala defini dezakegu. ETC-zientzia, zuzenbidea I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015