Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Butroeko itsasadarra ez ezik, eskualdean balio handiko beste hainbat leku daudela gogorarazi dute ekologistek: Barrikako itsasertzeko txilardiak, Astondo eta Gorliz-Plentziako badia eta hondartzak, Barrika eta Gorlizko duna sistemak, artadi kanturiarrak, harizti azidofiloak... ETC-prentsa Berria, 2010-05-21
Pagadi hau azidofiloa dela adierazten digun seinale dira bidean dauden ahabiak. ETC-prentsa Argia, 2002-05-19
Ingurumen Sailean egindako eskaerei dagokienez, berriz, hiru onartu ditu Udalak: Zero Zabor taldeari 1.980 euro ematea hondakinen inguruan sentsibilizazio kanpaina egiteko; Aranzadi Zientzia Elkarteari 1.500 euro ematea, Arrasateko anfibio eta narraztiak ezagutarazteko ekintzetarako, eta Besaide Mendi Elkarteari 700 euroko laguntza ematea, mendi film tourrerako; aldiz, mendi elkarteari ukatu egin diote beste eskaera bat Kurtzetxikiko artadia, harizti azidofiloa eta, besteak . ETC-prentsa Goienkaria, 2014-06-27
Miramongo parkearen landaretza potentziala bi taldetan bana daiteke: harizti azidofiloa alde batetik, eta harizti baso mistoa bestetik. ETC-prentsa Berria, 2017-10-10
Bertizkoa, berriz, pagadi azidofilo hezea da: "120 urtez ez dute ukitu: penintsulako nabarmenenetako bat da, zalantzarik gabe: eta Europako nagusietako bat ere bai, segur aski", erantsi du. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2019-05-24
Ordunte mendietako substratua silizeoa izaki, pagadi azidofilo tipikoak dira bertakoak. ETC-zientzia, zuzenbidea Karrantzako naturaren gidaliburua, Zigor Arteaga, Ainhoa Lamariano, Roxali Sarasua, Puy Ziaurriz , UEU, 2000
pH baxuetan bizi diren izakiak estremofilo mota bat dira, eta azidofilo deitzen zaie. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007
Zelulek nukleo esferiko heterokromatiko bat dute, eta, horrez gainera, han-hemenka eskualde basofilo angelularrak dituen zitoplasma azidofilo bat. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Eosinaz tindatzen diren egitura zelularrak, berriz, azidofilo edo eosinofilo deitzen dira, koloratzaile azidoekiko duten afinitateagatik (adibidez, eosina). ETC-zientzia, zuzenbidea Giza histologiari buruzko eskuliburua odontologiako ikasleentzat, Francisco Jose Saez / Iker Badiola, EHU/UPV, 2018
Oinaldean nukleoa eta eremu apikalean jariakin-pikor azidofilo errefringenteak dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018
Espainiar Estatuko gune azidofilo guztietan hedatuta dago. ETC-entziklopedia Amanita, Wikipedia
Prokarioto hori azidofilo hertsia da, 4tik gorako pH-etan hiltzen baita. ETC-entziklopedia Azidofilo, Wikipedia