Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azalpean postpos beste zerbaiten edo norbaten tokian. ik azalean1.

Beren sexu izaerarekin gustura ez zeudenak ziren batzuk, emakume izan nahi luketenak eta emakumearen azalpean gusturago sentitzen direnak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 151. orr.

Nonahikotasunaren eta putzu agorren antzeko desira bat, maldiziotik asko zeukana, birrintzeko irrikatik, teatro izugarrizkotik; goseak errinozero azalpean bezala su hartzen zuen desira bat.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 131. orr.

Eta nik al dakit zer ideia madarikatu dabilzkizun buruan azkenaldi honetan, ohean egoten uzten ez dizutenak, piztia gaizto horrek, deabrua gehiago da hori tximino baten azalpean, ez du bada jantzi zure txanoa eta gelako jantzia, eta barrez zirudien, gainera, zuri begira, gizon bat konortea galduta ikustea barre egiteko gauza balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus