Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Funtsean, funtsean, funtsean... Eta urteekin geroz eta gehiago erabiltzera jo du, gainera, azalean, itxuran gauza gehienak desegokiak, deserosoak izango balira bezala. «Bizia lo», 2003 - 108. orr.
Zurbila eta hauskorra, azalean; diamante bitxiena barnean: berriro hartu zion Imanolek geisha itxura Alazneri. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 75. orr.
Margak ez zekien, hasiera batean, zerk erakarri zuen ipuin horretan, zer ikusten zien han deskribatzen diren pertsonaia eta egoera azalean gatzgabeei. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 152. orr.
Eta Lujanbio ez da hasiko berak ez duela esan horrelakorik eta tema nahasten, azalean ez baitu zer kateaturik sakonean arrazoi duenak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 129. orr.
Azalean aski anitza bada ere, "eguneko goi-mailako sukaldaritzak" plater asko-askorik ez du. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 92. orr.
Edo, azento silabikoak zentzuren bat balin badu, izateko arrazoia du -azalean behintzat-, silabaren legeetan hartzen duelako zentzu hori. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 88. orr.