Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denboraldi horretan Jimi Hendrixen azalean sentitu zara, beti arineketan, zer den ondoegi ez dakizun zer edo zeren bila. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 57. orr.
Baina esan dezadan, haren aurpegi eztia ikusita, laguna eta maitea nor zituen zein gozo erakutsi zidan entzunda, Hans Lauer edo dena delakoaren azalean egon nahi izan nuela neuk ere. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 61. orr.
Harrigarria iruditzen zaidana da zenbat gizonezko ausartu diren emakumezkoaren azalean sartzen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 246. orr.
Peluka eta pastadun betaurrekoak janztea deliberatu zuen azkenik, bere aspaldiko amets hura (bera zen fisonomista ikaragarriak ere ezagutuko ez zukeen beste baten azalean sartzea, -mozorrotzea, hura zen hitza-) gauzatu nahian. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 193. orr.
Agirreren hitzak lehen pertsonan irakurtzeari, haren azalean sartzerainoko irudia emanaz, Agirreren hitzak Ibarretxeren hitzak bailiran. Berria - Euskal Herria 2004-12-03
Lapurren azalean sartuko da ikuslea poliziak atzematen dituenean, inmobiliariako gizonarenean emazteak jasan ezin duenean. Berria - Kultura 2004-11-12