Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azalpetik (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi) adlag azalaren azpitik.

Migelek ezagutzen zuen pittin bat, eta bazekien aurki irten beharko zuela azalpetik arnasa hartzera. ETC-literatura, saiakera   Chevrolet tropikala, Rafa Egiguren, Susa, 2007

Poza azalpetik irten nahian. ETC-literatura, saiakera   Apirila, Iñigo Aranbarri, Susa, 2014

Hitz bakoitza zehaztasunez ahoskatzen zuen, batzuetan nahiko korrika zerbait irrikaz lortzeko bezala, eta begiratu, berriz, larru azalpetik, dena induskatu nahian. ETC-literatura, saiakera   Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013

Zuhaitz-azalaren peko harrarentzat, okilaren organismoaren egokitasun bikainak, bera azalpetik ateratzeko egokitua hain zuzen, deabruzko plangilea suposatuko luke, dudarik gabe. ETC-literatura, saiakera   Pragmatismoa, William James (Alberto Gabikagojeaskoa), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Zer da immunoterapia? Gaixo bati alergeno baten aterakina azalpetik edo mihipetik ematea, alergeno erantzule horrek aurretik eragindako sintomei aurre egiteko. ETC-prentsa   Berria, 2007-04-17

Erreakzio larrietan, anafilaxia kasuetan alegia, paziente horiek entrenatuak egon behar dute berehala adrenalina azalpetik injektatzeko, adrenalina delako anafilaxiaren sintomak atzera itzultzeko gai den botika bakarra. ETC-prentsa   Berria, 2008-11-04

Greenwich Community Collegeko Martin Heathek ozeanoetako arroek gau aurpegiko izotz azalpetik jario librea ahalbidetzeko adineko sakontasuna izango balute itsasoetako ura ere izoztu gabe zirkulatu litzatekeela frogatu du. ETC-entziklopedia   Bizigarritasun planetario, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus