Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azaleramendu (corpusean ez dago; ETCn 80 agerraldi) iz lur azpiko masa mineral batek aire zabala ukitzen duen tokia.

Egiptoko azaleramendu batzuk izango dira San Telmo hondartzako itsaslabarraren aurkari nagusiak. ETC-prentsa   Berria, 2007-06-19

Zumaiako flysch-arekin, lur azaleramenduarekin, 60 milioi urte egin daiteke atzera, bitarte horretan Lurrak izan dituen gorabeherak jaso baitituzte gaur egun itsaslabar diren horiek. ETC-prentsa   Berria, 2008-11-04

Zumaiako azaleramenduko marraren gainean geruza beltza beste kalte baten erakusle da, inpaktuaren ondorengo sute erraldoien kedarrez osatuta baitago. ETC-prentsa   Berria, 2009-06-27

Prozesu bera izan zen Zumaiako Itzurun hondartzako azaleramenduan bi estratotipo ezarri zituena. ETC-prentsa   Berria, 2009-09-24

Nonbait, muga geologikoaz jabetzeko munduko arroka azaleramendurik onena da itsasotik metro gutxira tolestuta agertzen diren estratuek osatutakoa. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2016-04-22

Eta fase berantiar bat, zeinean azaleramendu-ereduan gailentzen diren eta eskualdeko ENE-WSW joera sendoari jarraitzen dioten sinforme eta antiforme nabarmenak eratu baitira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008

Azaleramendu naturaletan, kuartzitak eta marmolak antzeko koloreak eta itxura izan ditzakete. ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia praktikoa , Askoren artean, EHU, 2009

Horretaz gain, estratotipoak ere baldintza egokiak izan behar ditu aztertzeko, besteak beste, azaleramendua jarraitua eta hiato gabea izatea, bertaratzeko erraza eta azaleramendu babestua izatea. ETC-entziklopedia   Estratotipo, Wikipedia

Azaleramendu nagusiak arroaren mendebaldean daude. ETC-entziklopedia   Eusko-kantauriar arroa, Wikipedia

Azaleramendu bakoitzean Lurraren historiaren kapitulu bat dago, eta, fosilen bidez azaleramenduak elkarren artean erlazionatuz, Lurraren historiaren liburua osatuko dugu pixkanaka-pixkanaka. ETC-entziklopedia   Fosil, Wikipedia

Azaleramendu bat aurkitzean, mapa topografikoan edo airetiko argazkian kokatzen du. ETC-entziklopedia   Mapa geologiko, Wikipedia

Sedimentazioa Mesozoikokoa da eta basamentu hertziniarreko materialen azaleramendu nahasi asko tartekatzen dira. ETC-entziklopedia   Pirinioak, Wikipedia

Krakoviako (Polonia) Vistula ibaiaren ezkerraldeko ibarrean, kareharrizko azaleramendu baten gainean, mende askotan zehar eraikitako gune arkitektoniko gotortua da, 228 metroko altueran. ETC-entziklopedia   Wawel, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus