Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azagaia arma jaurtigarri primitibo eta arin bat da eskuarekin (xabalina bezala) edo bultzagailu baten laguntzaz jaurtitzen dena. ETC-entziklopedia Azagaia, Wikipedia
Honela, Paleolitoko arte higigarria dago, non, esate baterako, plakatxo grabatuak, paleolitoko Venusak, apaingarriak eta arpoi, azagaia eta bultzagailu apainduak dauden. ETC-entziklopedia Arte higigarri, Wikipedia
Hezur industriari dagokionez, honako hauek nabarmendu behar dira: tresna kirtenak, lisagailuak eta ehizarako puntak, azagaia deiturikoak. ETC-entziklopedia Aurignac kultura, Wikipedia
Sarreran %50eko deskontua izango du bisitariak, eta historiaurrean ehizatzeko erabiltzen zituzten lanabesak erabiltzeko aukera izango dute, hala nola azagaia eta arkuak. ETC-prentsa Berria, 2010-05-14
Baita Landuchiok jaso zuen azagaia hartan ere. ETC-literatura, saiakera Dakiguna ikasten, Patziku Perurena, Alberdania, 2007
Txoriz mozorrotutako buruzagi indiar bat agertzen da, azagaia eta gerra-tresneria guztia aldean dituela, marra urdinak margotuta eta lumak jarrita pauso handiak ematen ditu pagazi eta ezkurren gainean kanaberadi kurruxkariaren barruan. ETC-literatura, saiakera Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015
Puntuak jaso beharrean, azagaiak jasoko dituzte taldeek: azagaia antzinakoek ehizatzeko erabiltzen zuten bultzagailua da. ETC-prentsa Berria, 2014-06-28
Arkuak, nola ez, egurrezkoak izango dira, eta baita azagaiak edo lantza arinak ere. ETC-prentsa Goienkaria, 2014-03-28
Bultzagailua eta azagaia erabiliko dituzte gaur, eta arkua eta geziak bihar. ETC-prentsa Berria, 2016-06-04
Aurkitutako beste pieza azagaia bati dagokio, eskuz botata edo lantza baten buruan jarrita jaurtitzen zen tresnari. ETC-prentsa Berria, 2018-07-26
Gezien eta azagaien puntak egiteko, berriz, animalien hezurrak erabiltzen dituzte. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2019-07-12