Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

axis (corpusean ez dago; ETCn 147 agerraldi) 1 iz lepoko bigarren ornoa.

Buruaren mugimenduak mugatuak dira baina atlas eta axis hezurren eta lepahezurren bidez, atzera, gibelera ezin badugu begiratu, ezker-eskuin burua ingura dezakegu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Biziaren hiztegiaz, Txomin Peillen, Euskaltzaindia, 2008

Teorian, zigortuaren heriotza bizkarrezurreko atlas gaineko axis ornoaren apofisi odontoideen luxazioaren ondorioz dator, horrek garunaren koma egoera eta heriotza eragin behar luke, baina praktikan heriotza asko laringeko kalteen ondoriozko itoketarengatik datoz. ETC-entziklopedia   Garrote, Wikipedia

Gizakiongan zazpi daude: C1 (atlas), C2 (axis), C3, C4, C5, C6 eta C7 goitik behera izendatuta. ETC-entziklopedia   Lepaorno, Wikipedia

Lehen eta bigarren ornoak ("atlas" eta "axis") izan ezik, "orno mugikorrek" (goi eskualdekoek) antzeko egitura aurkezten dute. ETC-entziklopedia   Orno, Wikipedia

2 axis mundi

-Ulertzen juat axis mundi, munduaren ardatza esan nahi jok, baina zer da onfalos? -galdetu du Xankapok. ETC-literatura, saiakera   Kuskue tanden, Iņaki Iņurrieta, Alberdania, 2004

Ez hori bakarrik, zuhaitz bilakatuko da Martzelina, axis mundiren sinboloa: infernuak, lurrak eta zeruak elkartuko dituen sinboloa (M. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 155 zbk., , 2006 - uztaila-abuztua

Erdian zeukan zutoina ez zen baitezpada ederra, baina autoak, motoak eta autobusak haren inguruan txirikordatzen ziren alaiki, benetako axis mundi bailitzan. ETC-literatura, saiakera   Jalgi hadi plazara, Itxaro Borda, Susa, 2007

Eta agertzen da tribu baten egunerokotasuna, familia sarea, amodioa, denbora karakoil maskor moduan garatuz eta Yarrawarnura itsasoa axis mundi antzera irudikatuz. ETC-prentsa   Berria, 2010-05-02

Konparazionera, ama presente dauka (Gogoan eta Amaren irria), eta alabari (Axis mundi, Ainararentzat) zuzentzen zaio. ETC-prentsa   Berria, 2013-05-19

Matraka sakratu batek, Luma Zimurren Kalabazak, komunitatea babesten du eta axis mundi gisa balio du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Argia munduaren ertzean, Wade Davis (Iņaki Iņurrieta), EHU, 2009

Eraikitzen hasi zirenetik, hiriaren zaindari sinbolikoak axis mundi sakratutzat hartu zuen, eta hortaz, zeremoniarako toki hura hiriaren erdian eta, beraz, unibertsoaren erdian, kokatu zuten. ETC-entziklopedia   Azteka, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus