Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
auzipean 1 adlag auzitan, kuestionatuta.
Esaterako, Poliziarentzat susmagarri diren bi lagunen artean telefono deialdi bat egotea nahikoa da gaizkile elkarte bateko kidetzat jotzeko eta epaile batek auzipean jar ditzan. Berria - Mundua 2006-03-01
Borroka galtzen zuenak ez zuen beti galtzen auzipean zegoen gauza. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 218. orr.
2 adlag auzi prozesu baten mendean.
Eta orain auzipean baldin banaukate, Jainkoak gure arbasoei egin zien agintzarian itxaropena dudalako da. Elizen arteko biblia Eg 26,6
Hildakoen piztuera espero dudalako nago auzipean gaur zuen aurrean. Elizen arteko biblia Eg 24,21
Auzipean zeuden burkideak Dorronsororen gelan biltzen omen ziren arratsaldeko ordu jakin batean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 85. orr.