Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Prozesuaren ondoreetarako, gainditu egin da pertsona fisikoen eta juridikoen arteko bikoiztasuna, eta hobetu egin dira beste alde batzuk, berbarako, prozesuko oinordetza, auzikidetzara gehitutako parte-hartzea eta eragindako partehartzea. ETC-zientzia, zuzenbidea Prozedura Zibilaren Legearen zuzenketa, , IVAP/IZO, 2001
Entzunaldi horretan, alderdiei adituta, beharrezko auzikidetza pasiborik ote den ebatziko du epaileak. ETC-zientzia, zuzenbidea Lan Arloko Prozeduraren Legea, (Garbiñe Biurrun, Aitor Bengoetxea, Irene Aldasoro, Patxi Petrirena, Antton Elosegi, Juan Garzia, Jose Angel Tamayo), UPV/EHU, 2006
Honen inguruan bi fenomeno juridiko aipatu behar ditugu, derrigorrezko auzikidetza eta kasik beharrezkoa den auzikidetza. ETC-zientzia, zuzenbidea Prozesu zibila: exekuzioa eta kautela, Katixa Etxebarria, Ixusko Ordeñana, Josune Pérez, Alberto Saiz, UPV/EHU, 2007
Demandatuen aniztasun edo auzikidetza pasiboa denean, eta horiek kontuan hartuta lurraldeari buruzko eskuduntzako arauak aplikatuz gero, jurisdikzio-organo bat baino gehiago izango balira eskudunak, demandatzaileak edo auzi-jartzaileak erabaki ahal izango du horietako zeinetan jarri demanda. ETC-zientzia, zuzenbidea Epai-babes zibil adierazlea: Prozesu zibil adierazle arruntak, Katixa Etxebarria, Ixusko Ordeñana, Miren Josune Pérez, UPV/EHU, 2008
Auzikidetza edo litiskonsortzio deritzon fenomeno prozesala da hau. ETC-zientzia, zuzenbidea Lan-zuzenbide jurisdikzionala. Azterketa objektiboa eta kritikoa, Ixusko Ordeñana, UEU, 2010
Demandatu aniztasuna: eztabaidaren objektua zenbait langileri aitortutako lehentasuna denean, demandanteak enpresaburuarekin batera haiek ere demandatu beharko ditu, eta horrela derrigorrezko auzikidetza pasibo bati bide ematen zaio. ETC-zientzia, zuzenbidea Lan Prozesua, Ixusko Ordeñana, UPV/EHU, 2010
Hala, auzikidetzako salbuespena ezingo da onartu absenteak ez badira auziko alderdi izan, baina ezinbestekoa da transmisio-kateko maila guztiak, baita ondasunen azken titularra ere, auzian egotea. ETC-zientzia, zuzenbidea Zuzenbide zibila: obligazio-zuzenbidea eta erantzukizun zibila, Leire Imaz, UPV/EHU, 2011