Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

auzikide (corpusean ez dago; ETCn 56 agerraldi) iz beste norbaitekin batera auzi berean dagoena.

Horregatik egiptoarra hiltzera bultzaturik sentitu zen eta auzikide bietatik arrazoirik ez zuena gaitzestera ere bai. ETC-literatura, saiakera   Alderraien gidaria II, Maimonides (Xabier Kintana), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Haren auzikide batzuek ez bezala, helegiterik ez zuen jarri. ETC-prentsa   Berria, 2010-08-15

Arratsean beste estatu-auzikideekin geratu da zerbait hartzeko, hiritar normalak balira bezala. ETC-prentsa   Berria, 2019-06-08

Bi gazte horiek kalean ikusteak sortzen duen pozak ezin du estali bi horiekin eta espetxean segitzen duten beste auzikideekin Espainiako auzitegiek Auzitegi Nazionalak lehendabizi eta Gorenak ondoren egindako injustizia. ETC-prentsa   Berria, 2019-12-21

Nolanahi ere, PZL 407. artikuluak errekonbentzioaren jasotzaile-zerrenda hedatu egiten du, lehen demandatzailea ez ezik berorren balizko auzikideak ere -bai nahitaezkoak, baita borondatezkoak ere- ezartzen ditu-eta. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Zibileko Lege berria Bilduma, Iñaki Esparza, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2001

Epaiketaren objektua dela eta, eskatutako jurisdikzio-babesa subjektu batzuen aurka batera bakarrik eragingarri izan daitekeenean, horiek guztiek auzikide moduan demandatuak izan beharko dute, legeak beren beregi besterik xedatu ez badu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Zibilaren Legearen zuzenketa, , IVAP/IZO, 2001

Jakina, auzikide baten amore-emateak ez dakar berekin gainerakoena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lan-zuzenbide jurisdikzionala. Azterketa objektiboa eta kritikoa, Ixusko Ordeñana, UEU, 2010

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus