Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autosuntsitzaile (corpusean ez dago; ETCn 53 agerraldi) izond/iz bere burua edo bera parte den osotasuna suntsitzen duena.

Autosuntsitzailea deritzo. ETC-literatura, saiakera   Martutene, Ramon Saizarbitoria , Erein, 2012

Uste dudan bezain autosuntsitzaileaETC-literatura, saiakera   Twist, Harkaitz Cano, Susa, 2011

Gorputz kolektiboak norbanakoaren gorputzaren moduan funtzionatzen du: sistema neurosiak jota baldin badago, berehala sortzen ditu egitura autosuntsitzaileakETC-literatura, saiakera   King Kong teoria, Virginie Despentes (Itziar Diez de Ultzurrun), Elkar-Jakin, 2017

Histerikoaren gozamena, eta, askotan, gozamen autosuntsitzailea, indar politikorik gabeko posizio batetik boterea eta ordena politikoak salatu, deszilegitu eta kinka larrian jartzea da, hots, subjektu politiko izateko eskubideari ez uko egitea. ETC-literatura, saiakera   Populismoaz, Joseba Gabilondo, Txalaparta, 2017

Harik eta nire kontzientziaren zoko batean Yazîd iratzarri eta honela mintzatzen zitzaidan arte: "Zer da sentimendu autosuntsitzaile hori?". ETC-literatura, saiakera   Arma, tiro, bammm!, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2013

Ezker abertzalean prozesu autosuntsitzaile bat eragiten du (zatiketak, hauteskunde galera, sinesgarritasuna galtzea, aliantzak apurtzea). ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-08-15

"Espiritu autosuntsitzailea" eta" eduki sexual handia" duten abestiak bildu dituzte, berriro ere, Strays diskoan. ETC-prentsa   Berria, 2003-07-19

Frantziako agintari politikoen konpetentzia hoberena entzutea bada, badaiteke euskal agintariena kaosa sortzaile eta autosuntsitzaile izatea. ETC-prentsa   Berria, 2004-09-30

Eta, asmo onez bada ere, Kataluniako eta EAEko Estatutuetan elementu autosuntsitzaileak daude ikuspegi nazionaletik. ETC-prentsa   Berria, 2005-10-26

Gero, zoritxarrez, aldi konplexuagoetan sartzen da patologia, hala nola mendekotasunaren amarru autosuntsitzailean erortzeari uko egin diotenak deabrutzen hasten da. ETC-prentsa   Berria, 2008-10-26

Nola aurre egin jarrera arriskutsu horri? Europaren oinarrizko baloreei eustea da kontua, autosuntsitzaile bihur ez daitezen. ETC-prentsa   Berria, 2010-09-05

Politikaren arloan, ezkerraren joera autosuntsitzailea deitoratzen du Chomskyk. ETC-prentsa   Berria, 2010-12-09

Esaterako, iragan larunbatean bere soul kutsuko kantuak klub, denda eta etxe guztietan entzutea erdietsi zuen Amy Winehouse izartxo autosuntsitzaileak hil zenean (27 urte). ETC-prentsa   Berria, 2011-07-28

Noski, horrelako haurtzaro autosuntsitzaile batek denei uzten die toke bat, gutxienez. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2017-01-27

Haur horiek jarrera autosuntsitzaileak edo automutilatzaileak ere izan ditzakete. ETC-zientzia, zuzenbidea   Haurrei emandako tratu txarrak: atzematea, jatorria eta ondorioak, Alexander Muela , UEU, 2007

Mugako nortasunaren nahastea duenak eta nortasun disoziatuaren nahastea duenak emozioen ezegonkortasuna eta portaera autosuntsitzailea agertzen dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea   Psikopatologia, Askoren artean, UEU, 2014

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus