Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskararen modernizazioaren kontra 1901ean Bilboko hitzaldian eta beste askotan esan zituenak esanda, behartu egin zituen euskaldunak apologisten autokonplazentzia utzi eta askozaz ere benetakoago eta argiago jardutera. ETC-literatura, saiakera Bakea gudan, Joxe Azurmendi, Txalaparta, 2012
Antzerkirik ez da hor, baina autokonplazentzia, segurtasuna hautu ona egin dugula, euskaldun egon daitekeela erraztasuna hautatuz, abertzaleen hautuak ez eginez eta egunero frantsesez mintzatuz. ETC-literatura, saiakera Libertitzeaz, Antton Luku, Pamiela, 2014
Seguru espontaneo antzera atera zitzaizula, baina zure lagun eta senide guztiek ezagutuko zituzten Minskeko mozkortia eta zure autokonplazentzia, larunbat hartako egunkaria zabaltzerakoan. ETC-literatura, saiakera Atertu arte itxaron, Katixa Agirre, Elkar, 2015
Euskal herria euskaradunen herria dela, edo izan zela, edo izan beharko lukeela, baina hori autokonplazentzia eta demagogia bihur daiteke praktikan. ETC-literatura, saiakera Lapur banden etika ala politika, Joseba Sarrionandia, Pamiela, 2015
Autokonplazentziazko uste sendo horrekin alde egin zuen Catherinek, eta haren erabaki konplituaren arrakasta begien bistakoa zen biharamunean. ETC-literatura, saiakera Gailur ekaiztsuak, Emily Bronte (Irene Aldasoro), Erein-Igela, 2017
Baina, betikoa, horrek epelkeriak, autokonplazentziak eta ez-ausardia alde batera laga eta kontsentimenduaz haratago, konbentzimenduz eta koherentziaz jarduteko eskatuko digu. ETC-prentsa Argia, 2005-03-20
Irakasleak "irlandarron autokonplazentzia" gogor astindu eta mende berrion "beste diaspora batzuetatik ikasi beharra" dutela esan zuen atzo eguerdian Gasteizen egindako saioan. ETC-prentsa Berria, 2003-07-16
Taldearen kantuetan inspirazio gutxi eta Julianen jarreran autokonplazentzia gehiegi antzeman genuen. ETC-prentsa Berria, 2006-07-23
Nola izan zorrotza, nola baztertu autokonplazentzia, gutxi bagara, elkar sarri ikusten badugu, nola sortu gurinik gabeko miresmena. ETC-prentsa Berria, 2009-12-08
Zorrotza da, oro har, Arlten begirada, eta salatzen ditu erlijioaren pisua, pentsamendu kritikoaren eskasia eta gehiegizko autokonplazentzia. ETC-prentsa Berria, 2014-09-04
Autokonplazentzia igual izango da, baina euskarazko liburu, disko, aldizkari, kultur emanaldi zuzeneko... on asko sumatzen dut nik inguruan. ETC-prentsa Berria, 2018-03-16
Zutabe hau bera ere, autoparodia ilusorio bat baino ez da izan, autokonplazentzia ariketa bat. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2019-07-26
Baina, kontuz, euskara juridikoaren aldeko bidean, autokonplazentzia oso bidelagun okerra izango litzateke. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 100b zbk., , UEU, 2017 - martxoa
Autokonplazentzia, hori da zioa, nahiz eta txarra daukan konnotazioa, masturbazioa nire pasioa, ez dut bilatzen zuen aprobazioa. ETC-zientzia, zuzenbidea Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen, Askoren artean, UEU, 2019