Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autoirudi (corpusean ez dago; ETCn 59 agerraldi) iz nork bere buruaz egindako irudia.

Alderantziz gertatuko da, bere pribilegio mailari 'langile aurrerakoi' autoirudiarekin eusteko egin beharreko doikuntza ideologiko guztiak egingo ditu. ETC-literatura, saiakera   Ertzeko zatiak, Jon Sarasua, Argia, 2010

Erresonantzia kutxa indartzeko eta autoirudi guregainak elikatzeko ezinbesteko sektorea da. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 183/184 zbk., , 2011 - martxoa-ekaina

Izan ere, txikituta utzi zuen garaiko gizartearen autoirudi zintzo jator ustekoa. ETC-literatura, saiakera   Euskal Harriak, Joseba Azkarraga, Alberdania, 2011

Ongi eta denboran zehar, jarraian eta egoki erabilitako hiru hitz horiek bide luzea egin dezakete herri batek bere hizkuntzaz egin dezakeen autoirudianETC-literatura, saiakera   Euskararen isobarak, Pako Aristi, Erein, 2014

Ikurrok ez dira lagunei erakusteko, norbere autoirudi puskatuaren zatiak josten laguntzeko baizik. ETC-prentsa   Berria, 2007-05-20

Maila lokaleko telebistek lagun dezakete, Edorta Aranaren ustez, "komunitatearen autoirudia" sendotzen. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-04-03

Eta badaude, bai, adibideak, Santurtziko portuko gertaeretatik Pasaiakoan ontzietan heltzen diren ezkutukoei ematen dizkieten astinduetara, gure autoirudi gardenak zurikeria besterik ez dela pentsatzeko. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-03-01

Sozialki zer egin daiteke autoirudi osasuntsuago bat eraikitzeko? . ETC-prentsa   Berria, 2015-02-19

Beharrezko zaizkigu gure autoirudia sortzeko, pertsona eta jendarte bezala. ETC-prentsa   Argia, 2012-03-11

Alor espezifiko bakoitzak autoirudi eta autokontzeptu orokorrean izan lezakeen garrantzia gizarte-ingurunean balio horrek duen garrantziaren arabera aldatuko da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 33 zbk., , UEU, 2000 - apirila-ekaina

Horregatik, sexualitatea, autoirudia eta autoestimua, antzutasunetik ezberdindu beharko ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Amatasuna eta aitatasuna, Itziar Alonso-Arbiol, UEU, 2006

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus